Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bilbo Dantzan, Gaztediren 55. urteurrena eta Nazioarteko Folklore Jaialdiarekin Arriaga Plazan

Dokumentuaren akzioak

Bilbo Dantzan, Gaztediren 55. urteurrena eta Nazioarteko Folklore Jaialdiarekin Arriaga Plazan

2006/07/21 08:46

GAZTEDI dantza taldearen 55. urteurrena dela eta, Bilbon Nazioarteko Folklore Jaialdia prestatu da datorren uztailaren 22rako, Arriaga Plazan eta arratsaldeko zazpietatik aurrera. Bilboko Udaleko Kultura eta Euskara Sailak antolatua eta BILBO DANTZA programaren barnean, Jaialdiak Mallorkako Esclafits i Castanyetes taldea eta Orenburgo Estatuko Abesbatza (Errusia) gonbidatu ditu.

Gaztedi da, gaur egun, Bilboko dantza talderik zaharrena. 1951. urtean sortu zen Karmelo Eliza eta Txanton Goiria aita karmelitaren ardurapean eta taldearen lehen saio publikoan “Grupo de Danzas Vascas de la Juventud del Carmelo y Praga de Begoña” izenez aurkeztu zuten bere burua. Bi urte geroago “Talde Gazte” izena hartu zuten baina azkenean ere “Gaztedi” izenagatik aldatu zuten. Garairik oparoena 60. hamarkada izan zen Euskal Herritik kanpo hainbat emanaldi burutu zituztenean, nazioarteko proiekzio garrantzitsua lortuz. Gaztediko zenbait dantzarik beste talde batzuk sortu zituzten, hala nola, Indartsu (Basauri), Andra Mari (Galdakao) edo Danok Alai (Bilbo).

Gaztediren partaidetza nabarmendu behar da Santutxu auzoko kultur arloan, herriko festak eta inauteriak berreskuratzen laguntzeagatik, Santutxuko aste kulturala sortzeagatik edota herriko dantzen ikastaroak emateagatik. 80. hamarkadako hasieran bertoko musika-tresna ezberdinak hartu zituzten trikitixa, alboka, Nafarroako gaita eta Bizkaiko dultzaina, adibidez. 1985. urtean, Gaztedi dantzaririk gabe gelditu zen eta neskek taldea aurrera atera behar izan zuten, eta horrekin batera emanaldiak eta dantzari txikien taldeak. Bi urte geroago, gazte talde berri bat hasten da berriz taldean eta Gaztedik zapatilak jartzen ditu berriz publikoa aurreran aritzeko.

Azken urteetan Dantzari taldeak proiektu interesgarrietan parte hartu du. Nabarmentzekoak dira Euskeria Abesbatzarekin egindako lana Euskal Herriko dantza eta kantuak nahasten dituen ikuskizunean; Valladolideko Jaietan burututako saioak (2003) eta Campo de Montiel Folklore lehiaketa (Ciudad Real, 2004), baita Galiziara 2005ean egindako bidaia TVG telebistako “Luar” programan partehartzeko. Bestetik, Gaztediren ibilbide luzeak izan du esker onik, Bilboren 700. Urteurrenean parte hartzeko deituak izan baitziren, eta modu berean, 2001eko Aste Nagusiko pregolariak izan ziren beraien 50. urteurrena ospatzeko. Beraien 55. Urteurrena ospatzeko, Gaztedi 2006. urtean zehar proiektu interesgarriak prestatu ditu, iragana, orainaldia eta etorkizuna batzeko ondo baino hobeto dakiten moduan: dantzan.

Luxuzko gonbidatuak
Urteurren berezi honen ospakizunerako Gaztedi dantza talde ospetsuekin bildu da hala nola, Orenburgo Estatuko Abesbatzarekin (Errusia) eta Esclafits i Castanyetesekin (Mallorka). Orenburgo Estatuko Abesbatzak Errusiako Federazioko konpainiarik gazteena da, batezbesteko adina 30 urtekoa da. Dituen 25 urtetan, Abesbatzak 15 programa ezberdin burutu ditu, koreografiak eta Kosakoen abesti zaharrak nabarmentzen direlarik, bereziki “a capela” abestutakoak.

Bere aldetik, Esclafits i Castanyetes 1982an sortu zen dantza eskola bat bezala, ostean, folklore taldean bihurtzeko. Bere helburu nagusienetariko bat Mallorkako Levantearen garai bateko sustraiak berreskuratzea da. Honela, jantziak aldatzen dituzte aldi oro, aurreko mendeko jantzien eta oihalen xehetasunak zainduz. Lortutako sarien artean, Munduko Dantza Folklorikoen Jaialdiko lehen saria dago, Palman ( 1996) ospatutakoa, eskualdeko dantzen munduko txapeldunak bihurtu zituena.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.