Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Lezo, 50 urtez dantzari
50 Urte dira Lezon dantza taldea sortu zenetik. Geroztik milaka eta milaka ospakizun izan dira bertan dantza taldearen eskutik: San Juan Sua bezperako soka , inauteriak, dantzari eguna, artzain eta inudeen desfilea, txapelketak eta beste hainbat ekitaldi. Aurten 50 urte bete ditu Lezoko dantza taldeak, horregatik urtean zehar ekintza ezberdinak antolatu ditu gaur egungo Murixka Dantza Taldeak.
Inauteriak inoiz baino goizago datoz
Aurten inauteriak goiz, oso goiz datoz, toka daitekeen data goiztiarrenetako batean. Otsailaren 5ean izango da Inauteri Asteartea, eta Ostegun Gizena urtarrilean dator, urtarrilaren 31an. Inoiz baino azkarrago prestatu behar dira mozorro eta dantzak. Hona hemen aurtengo inauterien data "ofizialak":
dantzan.com eta 8. probintzia
Igande goizetan Internet eta euskal blogosferaren inguruko kontuetaz aritzen dira Euskadi Irratian, 8. probintzia izeneko atalean. Aste honetan Joxe Aranzabalek dantzan.com aipatu du, besteak beste. Dantzan.com-en diseinua eta edukiak goraipatu ditu. Hemen daukazue bertan esandakoak entzuteko aukera.
Donostia Dantzan azaroaren 18an
Datorren azaroaren 18an, igandean, Donostia dantzan erromeriaren ekitaldi berri bat ospatuko da Donostiako Konstituzio plazan. Bagera euskara elkarteak eta Donostiako Udalaren Txistulari bandak antolatzen du ekitaldi hau, Donostiako zenbait dantza talderen laguntzarekin.
Juan Antonio Urbeltz: "Jaso dugun herentzia aberastu nahi dugu"
Ikuskizun berria prestatzen ari da Argia dantzari taldea: Axeri-boda. Juan Antonio Urbeltz buru-belarri ari da lan berriaren prestaketa lanetan, sormen prozesua martxan dago Goenan, Argia taldearen egoitzan. Ikuskizun berria eta euskal dantzaren inguruko beste zenbait kontu izan ditugu mintzagai Juan Antonio Urbeltzekin.
Senza Tempo eta Margaritaren abestia Donostian
"La canción de Margarita" ikuskizuna eskainiko du Senza Tempo dantza konpainiak datorren azaroaren 10ean Donostian, Gazteszenan.
Moiseyev eta euskal dantza
Pasa den azaroaren 2an zendu da Igor Moiseyev, folklore dantzen koreografo errusiar handia. 101 urte zituela hil da Igor Alexandrovich Moiseyev eta berak koreografiatutako 200 dantza baino gehiago utzi ditu bere dantza ibilbide oparoaren erakusgarri. Mundu osoko folklore emanaldietan ezezik, Moiseyeven lanak euskal dantzetan ere izan du eragina.
Folklore erakundeak aztergai Ortzadarren jardunaldietan
Datorren azaroaren 14tik 16ra egingo dira Iruñean Ortzadar folklore elkarteak antolatzen dituen jardunaldiak. Folklore erakundeak hartu dituzte aztergai aurtengo jardunaldietan eta gai horren inguruko hitzaldi eta iritzi-trukeak bideratuko dira hiru egunez. Hona egitaraua:
Dantzaren abangoardia Dantzaldia 2007 egitarauan
Dantzaldiaren zortzigarren egitaraua aurkeztu du La Fundicion-ek. Euskal Herriko eta nazioarteko sei lan garaikide ikusiko dira Bilboko Euskalduna Jauregian eta Guggenheim museoan azaroan eta abenduan. Nacho Duatok gidatutako Espainiako Dantza Konpainia Nazionala, Thomas Hauert eta Bruselako Zoo taldea, Sol Picó eta Israel Galván edo Bartzelonako Nats Nus taldea dira Bilbon ikusi ahal izango direnetako batzuk.
Gaitaren doinura dantzan Miarritzen
Heldu diren azaroaren 9,10 eta 11an Miarritzen Gaita Egunak izanen dira Iparraldeko Gaiteroak izeneko lagunarteak antolaturik. Hiru egunez zer nahi musika eta dantza eskainiak izanen dira. Ipar eta Hego Gaiteroak, Bretainiako musika talde bat, bi Okzitaniartik, Aragoiko dantza taldea et Burrunka taldearen Ufaka Zanpak ikuskizuna, bi hitzez!
Dokumentuaren akzioak