Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Euskaldunak eta Dantza 3. jaialdia
Atzerrian dauden euskal dantzarienganako konpromisoa berretsi nahi izan du Asociación Bilbao Ballet Elkarteak (ABBE), eta datorren ekainaren 11rako "Euskaldunak eta Dantza" 3. gala antolatu du. Euskalduna Jauregiko Auditorioan, arratsaldeko 20:30ean hasiko da ikuskizuna.
Dantzaz konpainia hautaketa froga
Honen bidez Dantzaz konpainiak jakinarazten du datorren igandean, 2008ko ekainaren 8an, 2008-2009ko kurtsorako dantzarien hautaketa-froga antolatzen duela, Donostiako Gasteszena antzokian (Egia Kultur Etxea).
Urratsen Oihartzuna, Orioko Harribil-en eskutik
Honako honen bitartez Orioko Harribil Dantza Taldeak estreinatu duen "Urratsen Oihartzuna" dantza emanaldiaren berri eman nahi dizuegu. Euskal dantza tradizionalak oinarri harturik, 25 dantzarik taularaturiko ordu bete pasatxoko ikuskizun berritzailea da. Hainbat kulturatako musikarekin 15 koreografia berrik osatzen dute lana.
Bilboko dantzak Arriaga antzokian
Basurtoko Beti Jai Alai dantza taldeak 40 urte betetzen dituela ospatzeko ekitaldi berezia prestatu du datorren asterako. Bilboko festetan egin diren dantzetan oinarrituta ikuskizun berezia eskainiko du Arriaga antzokian ekainaren 13an eta 14an.
Irunen ospatuko da 2008ko Euskal Herriko Dantzari Eguna
Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatzen duen Dantzari Eguna irailaren 28an ospatuko da, Gipuzkoan, Irunen hain zuzen ere. EDBko kide diren talde guztiek izaten dute jaialdi handi honetan parte hartzeko aukera.
Dantza astea 2008 Villabonan
Oinkari Dantza Taldeak lehenengo aldiz Dantza Astea antolatu berri du. Bertan ekitaldi ezberdinak ikusteko aukera izango da, guztiak hainbeste maite ditugun Euskal Dantzen inguruan. Aurtengo edizioko egitaraua ondokoa da:
Folklorea eta Merkatua Ortzadarren 24. Jardunaldietan
Ortzadar Elkarteak antolatzen dituen Folklore Jardunaldiak 2008ko azaroaren 12 eta 14a bitartean izanen dira Iruñean. Jardunaldiak antolatzen dituen batzordeak txosten batzuk eskatu baditu ere, interesik duen orori gonbitea helarazi nahi diogu bere lanak, betiere argitaratu gabeak, aurkez ditzan. Txosten-egileek uztailaren 31 baino lehen bidali beharko dituzte proposatutako lanaren izenburua eta laburpena.
Dantza txurian, hiru dantza pieza Artelekun
Hiru dantza sormen eskainiko dira bihar, maiatzak 31, Artelekun. Maider Oyarzabalek Bidean lana aurkeztuko du, "Helbururik gabeko bidaia, bidaia bera baita helburua". MAI-MY-k e-j-e-r-c-i-c-i-o-n-ú-m-e-r-o-d-o-s eskainiko du eta Norabidea Kolektiboak telekomunikazioen aroan errealitatea eta fikzioaren arteko mugak oinarri hartuta sortu duten Puntu itsua emango du.
Lauarin Nazioarteko Folklore Jaialdia Donostian
Donostiako Goizaldi dantza taldeak bere 60. urteurrena ospatuko du aurten. Ospakizun horren bultzadarekin nazioarteko folklore jaialdi bat antolatuko du datorren ekainaren 26tik uztailaren 3ra. Polonia, Grezia eta Bulgariako taldeak arituko dira Euskal Herriko ordezkariekin batera.
Angel Rodriguez eta Robert Poole udako dantza ikastaldietan
Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen dituen udako dantza ikastaldietan ohi bezala eskarmentu handiko bi irakasle izango dira dantza klasikoa eta dantza garaikidea jorratzeko saioetan. Angel Rodriguez eta Robert Poole izango dira, dantza klasikoa lehenak eta garaikidea bigarrenak, irakasten. Ekainaren 30ean hasi eta uztailaren 11an amaituko da ikastaldia. Artelekuko dantza aretoetan, ohi bezala.
Dokumentuaren akzioak