Dokumentuaren akzioak
Dantza txurian, hiru dantza pieza Artelekun
Dantza txurian
Maiatzak 31, 20:00etan, Artelekun
- Maider Oyarzabal
- Mai-My
- Norabidea kolektiboa
Iraupena: 43'
Sarrera librea.
Maider Oyarzabal: Bidean
Ideia, Koreografia , Zuzendaritza eta Interpretea: Maider Oyarzabal
Zuzendaritza laguntzailea: Beatriz Churruca
Jatorrizko Musika: D.J.Grassmann, eta beste autore batzuk
Eszenografia: Maider Oyarzabal
Jantziak: Maider Oyarzabal
Argazkia: Beatriz Churruca
Beste laguntzaile batzuk: Eusko Jaurlaritza-Kultura saila
Iraupena: 15’
Piezaren sinopsia
Beltzetik zurira.
Iluntasunetik argira.
Ez jakitetik konturatzera.
Hori da Bidean. Egiarako bidaia etengabea, argirantz. Zintzoak izan nahi badugu soilik
egiten hasi ahalko garen bidaia. Aurrera egin ahal izateko oztopoak ezinbesteko dituen
bidaia. Helbururik gabeko bidaia, bidaia bera baita helburua.
Lasarte, 1977. Euskal dantza tradizionalean egin zituen bere lehen urratsak. 1994an,
espresio-bide berrien bila ari zela, dantza garaikiderako interesa piztu zitzaion. Azken
urteotan bere prestakuntzarekin jarraitu du dantzari eta mugimenduaren ikerketari
buruzko ikastaro eta tailer ugarirekin. Interprete gisa parte hartu du Eusko Jaurlaritzaren
lehiaketetan aurkezturiko hainbat piezatan. ‘Laket’, ’Nadie Crece’ eta ‘Oz Alicia’ en Off’.
Gaur egun sorkuntza eta irakaskuntza uztartzen ditu. ’Bidean’ du bere lehen lana.
MAI-MY: e-j-e-r-c-i-c-i-o-n-ú-m-e-r-o-d-o-s
Ideia, Koreografia eta Zuzendaritza: Mai-My
Interpreteak: Myriam Perez, Amaia Pascual, Naiara Escudero, Maite Arroitajauregi
Jatorrizko Musika: Maite Arroitajauregi
Argi diseinua: Saroa Bikandi
Eszenografia: Mai-My
Bideoa eta Argazkia: Victor Iriartev
Jantziak: Mai-My, Arrate
Beste laguntzaile batzuk: Nerea Urbieta
Iraupena: 15’
Bat. Bi. Hiru.
Bat. Bi. Hiru.
B-A-T-B-I-H-I-R-UB-
A-T-B-I-H-I-R-UBATBIHIRUBATBIHIRU
BATBIHIRUBATBIHIRU
B-T-I-I-U-B-T-I-I-U
A-B-H-R-A-B-H-R
Bbbbbbbbbbbbb.
Aaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaa.
Ttttttttttttttttttttttttttttttttt.
Bbbbbbbbbbbbbbbbbbb.
Iiiiiiiiiiiiiiiiiiii.
Hhhhhhhhhhhhhhhh.
Iiiiiiiiiiiiiiii.
Rrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrrr.
Uuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuuu.
BA-TBIH-IRU
B-ATBI-HI-RU
BATBIHIRUBATBIHIRU
BATBIHIRUBATBIHIRU
B-A-T-B-I-H-I-R-UB-
A-T-B-I-H-I-R-UBat.
Bi. Hiru.
Bat. Bi. Hiru.
MAI-MY
MAI-MY proiektua 2004an sortu zen, dantzaren, musikaren eta ikus-entzunezko lengoaiak
biltzeko asmoarekin. 2006an beren lehen pieza (“TENTATIVA”) aurkeztu zuten Euskadiko
Koreografoen Erakusketan. “e-j-e-r-c-i-c-i-o-n-ú-m-e-r-o-d-o-s” izenburuko pieza dute bigarren lana. Bi piezek Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza jaso dute.
MAI-MY osatzen dute:
Myriam Pérez, Oiartzun, 1981. Rotterdamse Dansacademie akademian egin zituen
dantza-ikasketak eta gaur egun koreografo-lana eta dantza-irakasle lana EHUn egiten ari den
psikologia-ikasketekin uztartzen ditu.
Maite Arroitajauregi, Eibar, 1977. Biolontxelo-ikasketak egin zituen Gasteizko Jesus Guridi
kontserbatorioan. Interpretea eta musika-irakaslea dugu eta hainbat musika-talde eta
dantza-koreograforekin aritzen da elkarlanean.
Víctor Iriarte, Bilbo, 1976. Kazetaritza-ikasketak egin eta Bartzelonan zineman espezializatu
ondoren, ikus-entzunezko sorkuntzan eta unibertsitate-irakaskuntzan dabil lanean.
“e-j-e-r-c-i-c-i-o-n-ú-m-e-r-o-2”-en parte hartzen dute:
Naiara Escudero, Hondarribia, 1981. Dantza klasiko eta garaikideko ikasketak egin ditu eta
Varium dantza eskolan (Bartzelona) dantzari bezala osatu da. DA.TE Danza (Granada) konpainiak
egindako proiektu batean parte hartu zuen. Egun, dantza irakaslea moduan dihardu.
Amaia Pascual, Hondarribia, 1979. Moare, Cía Ultima vez, Malpelo, Monica Valenciano, Elena
Cordoba, Feli Estevez, Olaff Kehler eta beste hainbatekin uztartu zituen bere dantza ikasketak.
Gaur egun dantza eta antzerki klaseak eman eta beste artistekin interprete eta koreografo lanak
burutzen ditu.
Norabidea kolektiboa: Puntu itsua
Norabidea Kolektiboa: Amaia Navascues, Maite Zabaleta
Ideia, Zuzendaritza: Amaia Navascues
Sortze-lana: Norabidea
Koreografia eta Interpretea: Amaia Navascues
Eszenografia, jatorrizko musika, argitazpena, jantziak: Norabidea
Bideoa: Maite Zabaleta
Iraupena: 12 '30
Piezaren sinopsia
Zer da errealitatea? Non bereizten dira errealitatea eta fikzioa? Errealitate bakarra al dago?
Gaur egun, telekomunikazioen aro berri honetan, errealitatearen errepresentazioen eta
erreprodukzioen garai berri batean sartzen ari gara, informazioen, eraldaturiko irudien
erabileren, aldaturiko denboren eta abarren gurutzatze izugarriarekin. Azken batean, denbora eta espazio berriak, errealitate berriak.
Puntu itsua
Norabidea Kolektiboa
Amaia Navascues. Donostia. 1983. Miguel Hernández Unibertsitatean Dantza Garaikidean lizentziatu zen 2005ean Altean (Alacant). Bere ikasketak leku desberdinetan osatzen joan da, adibidez CCNMn (Montpellier-eko Zentro Koreografiko Nazionala), Frantzian eta SEAD eskolan
(Salzburg Experimental Academy Of Dance), Austrian, non Gipuzkoako Foru Aldundiaren
beka jaso zuen. Azken urteotan zenbait sorkuntzetan ikertzen egon da ("Puntu
itsua",2007 , "Akuria", 2006. "Orekari", 2005) eta koreografo ezberdinekin partehartu du.
Gaur egun bere sortze denbora Dantza Mugimendu Terapia masterrarekin (UAB)
konbinatu egiten ditu.
Maite Zabaleta. Donostia. 1983. Bartzelonan diseinu digital eta grafikoa ikasi du. Gaur egun, Euskalcom, diseinu eta komunikazio empresan lan egiten du, Donostian.
Puntu itsua:
Informazio gehiagorako ikus esku-orria: Dantza txurian (pdf)
Dokumentuaren akzioak