Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantzaz konpainia hautaketa froga

Dokumentuaren akzioak

Dantzaz konpainia hautaketa froga

Dantzaz elkartea
2008/06/05 14:45
Honen bidez Dantzaz konpainiak jakinarazten du datorren igandean, 2008ko ekainaren 8an, 2008-2009ko kurtsorako dantzarien hautaketa-froga antolatzen duela, Donostiako Gasteszena antzokian (Egia Kultur Etxea).

18-22 urte bitarteko 91 dantzarik bere izena eman dute, 5 mutil eta 85 neska; Europako 5 herrialde (Espainia, Frantzia, Belgika, Italia eta Suitza) daude ordezkatuta.

Lehenengo hautaketaren ondorioz, 55 dantzarik (5 mutil eta 50 neska) parte hartuko dute datorren igandeko behin-betiko frogetan.

Frogan zehar teknika klasiko saioa eta dantza garaikideko tailer bat garatu beharko dute eta aukeratutako 10 dantzariek 2008ko irailaren 8an hasi eta 2009ko abuztuaren 31ean bukatuko den Dantzaz konpainia osatuko dute. 

Ondoz ondoko 4garen urtea da, Dantzaz elkarteak gauzatzen duen egitasmo honek Gipuzkoako Foru Aldundiko, Eusko Jaurlaritzako eta Donostiako Udaleko laguntza jasotzen duela.

Xehetasun gehiago:

Sofia Alforja

Dantzaz
Telf 943 298 027
dantzaz@dantzaz.net

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.