Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bilboko dantzak Arriaga antzokian

Dokumentuaren akzioak

Bilboko dantzak Arriaga antzokian

2008/06/05 10:58

Bilboko historia, festak eta tradizioan oinarritutako egitarau berezia aurkeztuko du Beti Jai Alaik Arriaga antzokian. Beti Jai Alai taldean, bere berrogei urteko ibilbidean, Euskal Herri osoko dantzak landu izan ditu, beti ere Bizkaikoei arreta berezia emanez. Horrekin batera, Bilbo eta bere jai-ospakizunak lehentasunezko helburu izan dira. Adibidez, Begoñan abuztuaren 15ean egiteko dantza errepertorioa berreskuratu du.
 

Bilboko dokumentazioaren azterketaren emaitza da Arriagan aurkeztuko den ikuskizuna. Lau zati izango ditu ikuskizunak:
  • XVI. mendean girotuta, garaiko gizartearen goiko klasekoek eginiko txapelketa eta dantzak erakusten dira. Emakumezkoen jantzi eta burukoek Europako dantza modei jarraitzen zieten.
  • XVII. eta XVIII. mendeetako hiriko festa-agerpen garrantzitsuena jasotzen du, Corpusaren festa eta bertan erabilitako elementu guztiak.
  • Inauterietako giroa da, XIX. mendeko datuetan eta Emiliano de Arriagaren idatzietan oinarrituta.
  • Inguruko elizpeetan, Abando, Begoña eta Deustun ospatzen diren festak eta dantzak: ezpata-dantza, aurresku klasikoa eta erromeriak.

 

Beti Jai Alai

Arriaga Antzokia 

2008ko ekainaren 13an eta 14an, 20:00etan.
 

Begoñako ezpata-dantza

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.