Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Lauarin Nazioarteko Folklore Jaialdia Donostian

Dokumentuaren akzioak

Lauarin Nazioarteko Folklore Jaialdia Donostian

2008/05/30 10:54
Honako egitaraua izango du ekainaren 26tik uztailaren 3ra eta Goizaldi dantza taldeak antolatuta ospatuko den Lauarin Nazioarteko Folklore Jaialdiak:

 

Ekainak 26

  • 19:00: Lauarin Antiguan: Antiguako kaleetan zehar Donostiako Goizaldi, Poloniako Wroclaw, Bulgariako Dunav eta Greziako Likio Ellinidon taldeen desfilea. Ondoren erakustaldia Donostiako Antigua auzoko frontoian.

Ekainak 27

  • 19:30: Lauarin Ttun-ttun Plazan: Donostiako Trebeska, Kresala eta Eskola dantza taldeek, Greziako Likio Ellinidon taldearekin batera dantza emanaldia eskeiniko dute.

Ekainak 28

  • 17:00: Lauarin Txikia: Donostia eta inguruko taldeen parte hartzearekin Dantzari Txiki festa.

Ekainak 28

  • 20:00: Lauarin Ttun-ttun Plazan: Donostiako Arkaitz, Bulgariako Dunav eta Poloniako Wroclaw taldeen erakustaldia.

Ekainak 29

  • 09:00: Lauarin Goiz-Eresia: Donostiako Alde zaharreko eta erdiguneko kaleetatik, Hernani Udal Musika Eskolako dultzainero, trikitilari eta albokariek goiz-eresia eskainiko dute Donostiako Udal Txistulari bandarekin batera.
  • 11:00: Lauarin Boastitzea: Hernani Udal Musika Eskolako musikariak, Donostiako Goizaldi, Greziako Likio Ellinidon eta Bulgariako Dunav taldeen dantzariak Herraldoiekin batera ikusteko aukera Donostiako kaleetan zehar. Kontxa pasealekutik abiatu eta Konstituzio enparantzaraino joango dira.
  • 12:30: Lauarin Ttun-ttun Plazan: Erraldoiak, Hernani Udal Musika Eskolako musikariak, Greziako Likio Ellinidon, Bulgariako Dunav eta Donostiako Goizaldi taldeen dantzariak ikusteko aukera Donostiako Konstituzio enparantzan emango duten erakustaldian.
  • 17:00: Lauarin Erromeria: Donostiako udal txistulari bandakoek erromeria eskainiko dute Donostiako Konstituzio enparantzan.
  • 19:00: Lauarin Elorrion: Poloniako Wroclaw taldeko musikari, abesbatza eta dantzariek erakustaldia eskainiko dute Elorrioko plazan.
  • 23:00: Lauarin Eskoriatzan: Greziako Likio Ellinidon taldearen emanaldia Eskoriatzako festetan.

Ekainak 30

  • 22:00: Lauarin Altzan: Poloniako Wroclaw taldeko musikari, abesbatza eta dantzariek erakustaldia eskainiko dute Donostiako Altza auzoan.

Uztailak 3

  • 22:30: Lauarin Usurbilen:Poloniako Wroclaw taldeko musikari, abesbatza eta dantzariek erakustaldia eskainiko dute Usurbilgo frontoian.

 

Atzerritik etorriko diren taldeei buruzko informazioa:

 

Reprezentacyjny Dolnośląski Zespół Pieśni i Tańca Wrocław (Polonia)

 

"Wroclaw" Behe Silesia ordezkatzen duen Dantza eta Kantu taldea 1952. urtean sortu zen langile talde kooperatibo bezala. 1989. urtez geroztik, taldea "Elkarte" izaera dauka entitate legal moduan. Taldearen maila artistiko handiagatik, Polonian eta atzerrian emandako itxura onagatik eta lortutako arrakastagatik Wrocławeko Udaletxeak "Behe Silesia ordezkatzen duen Dantza eta Kantu taldea" tituloa ezarri zion. Kooperatiba Komite Nazionalak ere "Kooperatibo Merituari" domina eman zion. 1996. urtean Wrocław hiriko alkateak bere babesean hartu zuen taldea.

Taldeko partaideak hiria eta herrialde osoa ordezkatzen dute kultura harremanetan herrialde ezberdinetara bidaiatuz eta atzerriko talde folklorikoei harrera eginez. Egin dituen bidaietan "Wrocław" taldeak bere ikuskizuna honako herrialdeetan aurkeztu du: Frantzia, Alemania, Italia, Holanda, Txekia, Yugoslabia, Bulgaria, Hungaria, Suitza, Espainia, Portugal, Inglaterra, Estatu Batuak eta Mexiko. Hauetako herrialde batzuetan maiz bisitatu dituzte.

Taldearen errepertorioaren barruan Poloniako eskualde ezberdinen kantuak eta dantzak batzen dituzte. Jerzy Zablocki jaunaren koreografien originalitateak taldearen heziketan eta mailan pisu handia izan zuten.

Sortu zenetik talde honek 2500 baino gehiago ekitalditan parte hartu izan du bai Polonian, bai atzerrian. Atzerriko jaialdietan taldeak lehenengo postuetan egon izan da beti ohorezko aipamenak eta sariak jasoz. "Wrocław" taldeak Poloniako eskualde ezberdinen jantzi tipikoen bilduma aberatsa du. Bere sorreratik taldean 1000 pertsona inguru parte hartu dute dantzatzen edo abesten, denak Wrocławekoak edo inguruko herrietakoak. Partaideak artista amaterrak dira: bigarren hezkuntzako eta unibertsitateko ikasleak, goi-eskoletako irakasleak, ingenieroak, funtzionarioak, merkatariak, etab. Taldea musiko profesionalez lagunduta dago. Elkarte honen helburua Poloniako kultura eta folklorea herrialdean eta atzerrian zabaltzea da.

 

Thessalonikako Likio Ellinidon (Grezia)

 

Thessalonikako Likio Ellinidon folklore dantza taldea 1939. urtean sortu zen Thessalonikan. Historia luzea duen elkartea da eta Greziako zaharrenetakoa. Beraien helburua Greziako tradizio eta ohiturak bizirik mantentzea da bere eremu naturalean, greziar emakumea goraipatuz, eta euskarri morala ama eta aurrei emanez. Bere helburuak lortzeko Likion Hellinidon taldea honako departamentuak ditu: Folklorea, literatura, jantziak, liburutegia, harrerak eta ospakizunak, Prentsa, Zerbitzuak Komunitatearentzat, Instrumento Tradizionalak, Nazio Tradizioak eta Dantzak (umeak, gazteak, helduak). Taldeak Grezia osoko 800 jantziz osatutako bilduma baliotsua du.

1991. urteko Abenduaren 30ean, zeremonia berezi batean, Thessalonikako Likio Ellinidon taldeak, Atenaseko Akademiak emandako onespena jaso zuen urte guzti horietan egindako ekimenengatik: "50 urtez, greziar memoria historikoa bizirik mantentzeagatik"

Helduen folklore dantza taldea Grezia osoko (Thraki, Mazedonia greziarra, Pontus, Asia Txikia, Irlak, etab.) eta nola ez greziar Syrtaki famatua. Jantzien koloretsuek, tradizioaren benetazko kopiak, ikuslegoa arritzen dute, zuzeneko musikak (bibolin, eskusoinu, klarineta etab.) erritmoa daraman bitartean. Taldeak urte guzti hauetan munduan zehar jaialdi folkloriko anitzetan hartu du parte (Europako herrialde guztietan, EEBB, Japon, Australi, etab).

 

Dunav Taldea (Vidin - Bulgaria)

 

"Dunav

" Kanta eta dantza Taldea, Vidin hirian 1971. urtean sortu zen. Talde honen helburua Bulgariako folklorea eta bereziki Vidin ingurukoa aztertu, gorde eta popular bihurtzea da.

"Dunav" Taldearen printzipio artistiko nagusiena Bulgariako ipar-mendebaldeko dantza eta kanten jatorrizko berezitasunak mantentzea da.

Bere programa anitz eta oparoan "Dunav" taldeak Bulgariako lurralde ezberdinetako musika, kantak eta dantzak erakusten ditu, honek bere erakustaldien aniztasuna eta erakarpena handiago izatea laguntzen du. Kantuz lagundutako dantza arinek, instrumental musika eta jantzi dotoreekin batera, emanaldi ahaztezina egiten dute ikusle/entzulearentzat.

"Dunav" taldeak bi CD grabatu ditu eta Bulgariako Telebista nazionaleko hamar filmetan parte hartu du baita ere. Taldeko partaideek maitasunez eta profesionaltasunez beraien folklorea erakusten dute Bulgarian eta baita atzerrian ere.

 

Informazio gehiago: Lauarin Nazioarteko Folklore Jaialdia

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.