Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Tolosatik Zumarragara eta axeri-dantzatik oilasko-biltzera
Zenbait dantza tradizionalen argazki sorta berriak argitaratu ditugu. Tolosako bordon-dantza San Joan egunean, axeri-dantza Hernaniko sanjuanetan, aurreskua eta oilasko biltzea Zarautzen San Pelaiotan, eta ezpata-dantzan Zumarragan, Antion ospatutako Santa Isabel egunean.
Portugaleteko Nazioarteko 34. Folklore Jaialdia
Portugaleteko Elai-Alai kultur taldeak Nazioarteko 34. Folklore Jaialdia ospatuko du aurten Irlandatik, Beninetik, Komi Errepublikatik, Turkiatik , Bolibiatik, Mexikotik eta Eslovakiatik datozen taldeen parte-hartzearekin. 2008ko Nazioarteko Folklore Jaialdia uztailaren 20tik 25era ospatuko da Portugaleten.
Pirmin Trekuri omenaldia eta DVD aurkezpena
Pasa den igandean, uztailak 13, bi urte bete dira Pirmin Treku hil zela, Zarautzek (eta Euskal Herriak) eman duen dantzari klasiko handienetakoa. Datorren uztailaren 16an, asteazkena, Zarauzko Euskalduna tabernan arratsaldeko 19:00etan hasita, haren heriotzaren bigarren urteurrenarekin batera, omenaldi apal bat egingo diote Zarauzko Udalak eta Kafe Torero kultur elkarteak Pirmin Trekuri.
Gaztedi eta Guijueloko El Torreon taldeak Bilbon
Gaztedi dantza taldeak eta Salamankako Guijuelo herriko El Torreon dantza emanaldia eskainiko dute Bilboko Arriaga plazan, Dantza Plazetan ekimenaren barruan, datorren uztailaren 19an, arratsaldeko 19:00etan.
Munduko folklorea gaztetxoen eskutik Gauargin eta Bidasoaldeko jaialdietan
Uztailaren 17an abiatuko da Gauargi jaialdia, eta 23an emango dio segida Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdiak. Bi jaialdi hauetan gaztetxoak dira beren herrietako folklorea nazioartean erakusteko ardura hartzen dutenak.
Kobreik! Bizkaiko dultzaina Sabin Bikandi eta Asier Garciarekin
Bizkaiko dultzainaren errepertorioan oinarritutako CDa grabatu dute Asier Garcia eta Sabin Bikandik. Jabi Santamariak Bizkaiko dultzainaren inguruan egindako bilketa, grabaketa eta transkripzio lanetatik abiatu dira lan hau egiteko. Diskoaren nondik norakoak azaltzen dituen elkarrizketa apokrifoa bezain interesgarria dakar CDak eta elkarrizketa horixe ekarri dugu hona.
Dantza emanaldiak, mahai inguruak eta erakusketak dFerian
dFeria, Antzerki eta Dantza azoka ospatzen ari da egunotan Donostian, eta astebetez hainbat dantza emanaldi ikusteko aukera dago. Batik, Cristina Moura, Organik, La Dinamica edo Kukai-Tanttkaren azken lanak ikusi ahal izango dira. Antzoki eta kaleko emanaldiekin batera, erakusketak eta mahainguruak antolatu dira dantzaren inguruan.
Euskal Herriko Dantzari Egunaren egitaraua
Euskal Dantzarien Biltzarrak datorren irailaren 28an Irun-en ospatuko den Dantzari Egunaren egitaraua prestatu du. Hona hemen herrialde bakoitzeko ordezkaritzak egingo dituen dantzen zerrenda:
EGOk eta BBJk indarrak batu eta udako denboraldian elkarrekin ikusiko ditugu taula gainean
EGOk I. Stravinskyren “Suzko txoria” ballet mitikoa joko du bakarrik eta BBJren laguntza izango du M. Ravelen Boleroa interpretatzeko. Bi ballet unibertsaletan oinarritutako egitarau interesgarria dakarkigute bi taldeek.
Txistuaren eta txistularien historia idatzi du Mikel Aranburuk
"Niebla y Cristal. Una historia del txistu y de los txistularis" liburua idatzi du Mikel Aranburu Urtasun, txistulari, dantzari eta ikertzaileak. Esku bakarreko flauta eta danbolinak osatutako bikotearen ibilbide historikoa, Europako beste lurraldeetako anai-arrebekiko loturak eta txistularien berri jaso du bertan.
Dokumentuaren akzioak