Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Itsasi dantza taldearen "Laga-Boga" ikuskizunaren estreinaldia
Heldu den larunbatean, uztailak 18, Azpeitiko Itsasi dantza taldeak prestatu berri duen Laga-Boga izeneko emanaldia aurkeztuko du. Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan izanen da, gaueko 10etan. Dantza tradizionalez eta koreografia berriez osatutako ikuskizuna izanen da.
Artelekuko Dantzagunearen plangintza diseinatzeko kontratu deialdia egin du Gipuzkoako Foru Aldundiak
Artelekuko dantza alorraren kudeaketa eta erabilerarako plangintza diseinatu eta idazteko eta jardueren koordinaketarako aholkularitza zerbitzua kontratatzeko prozedura irekiaren deialdia egin du Gipuzkoako Diputazioak. 55.000 Euroko lizitazioa da eta besteak beste, Dantzagunearen lan lerro nagusiak eta etorkizunean nola garatu ahal izango diren proposatuko dituen erabilera eta kudeaketa plan bat diseinatzea izango ditu eginbeharrak.
Dantza argazki ederrak GureGipuzkoa.net-en
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuak argazki sorta zabal bat sarean jarri du erabilera lizentzia irekiarekin, eta gainera herritarrek beren argazkiak bertan gordetzeko aukera eskainiz. Tartean, dantza argazki zahar sorta ederra aurki daiteke.
Madrileko Unibertsitate Europarrak "Dantzaren Zientziak" titulazioa aurkeztu du
"Dantzaren Zientziak" unibertsitateko grado mailako ikasketak dira, eta 2009-2010 ikasturtan abiatuko dira. Helburua, dantzaren alorreko etorkizuneko profesionalak formatzea, ikuspegi orokor eta integral batetik, alderdi teknikoetatik haratago lan eginez, eta kudeaketa eta pedagogia alorretako konpetentziak aintzat hartuz.
Gipuzkoako Dantzagunearen programazio eta jarduerak
Legealdiaren helburuen artean, arte eszenikoen arloan, ahulen dauden expresio artistikoei bultzada ematea da Kultura eta Euskara Departamentuaren erronketako bat. Lan horri helduta, hainbat ekimen jarri ditu martxan Foru Aldundiak, beti ere, dantzaren munduan zeresan handia duten eragileen ikuspuntua eta iritzia kontutan hartuta.Sektorearekin identifikatutako beharrei erantzuna emateko baliabideak jarri ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Fustiñanako paloteadoa berriz eskainiko da aurten
Barde-Ribera dantza taldeak Fustiñanako paloteadoa berreskuratuko du aurten hamabost urtez utzita izan ondoren. 2009ko abuztuaren 6an izango da, Fustiñanako plazan eta arratsaldeko 18:30ean. 1993an egin zen azken aldiz osorik Fustiñañako paloteadoa eta 1995ean dantzak egin ziren, baina ez zen ahozko diskurtsorik izan.
Dantza Plazetan programa uztailaren amaierararte Bilbon
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak “Dantza Plazetan”, euskal folklorea indartzeko eta plaza publikotan erromeriaren tradizioa berreskuratzeko ekimena, uztailean zehar ere gure artean egongo da Bilboko kaleetan. Salbatzaile Dantza Taldea izango da Larunbata, uztailaren 11an Arriagako Plazan arratsaldeko zazpietan euskal dantzen ikuskizun batekin. Beti Jai Alai hilaren 18an eta Gaztedi Dantza Taldea hilaren 25ean leku berean arituko dira.
Alurr Dantza Taldea Issoireko Nazioarteko Folklore Jaialdian
Alurr Dantza Taldeak Issoire (Frantzia) herrian ospatuko den Munduko Musiken eta Dantzen Nazioarteko Folklore Jaialdian parte hartuko du, uztailaren 14tik 19ra arte
Koldo Amestoy-ren Biribilketa dantza ekarpenetara irekita
Ikuskizun berria prestatzen ari da Koldo Amestoy kontalaria, "Biribilketa" izena izango du lan berriak. Dantza egitura ohiko baten inguruan mamituko da. Biribilketa, branle, soka-dantza, farandole edo karakoiltzia izenekin han eta hemen dantzatzen diren dantza-kordak izango ditu ardatz ikuskizunak. Bere kontakizunak eta ipuinak osatzen joateko dokumentazio eta gertaera bila dabil Koldo eta bere blogean dei egin du dantza horien inguruko jazoerak eta datuak kontatzera.
Dantza tradizional katalanaren zentroa aurkeztuko dute Rubin
Laster irekiko ditu ateak Rubin dantza tradizionalaren inguruko zentro batek: L'Espona, Centre de la Dansa Tradicional Catalan izango da edo Dantza tradizional katalanaren zentroa.
Dokumentuaren akzioak