Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Sakratua ikuskizun berria estreinatuko du Leinua konpainiak
Erlijio kristauarekin lotutako dantzak bildu ditu Leinua konpainiak bere ikusgarri berrian, eta eszenatoki berezietan eskainiko dira emanaldiak, elizetan. Martxoaren 27an estreinatuko da Millafrangako elizan.
Dantzamentua aurkeztuko du Ibai Lorak dantza taldeak
Zallako dantza taldeak Dantzamentua izeneko ikuskizuna prestatu du eta martxoaren 20an larunbatean aurkeztuko du Zallako zine-antzokian.
Ez dok hamairu: Hiru puntukoa eta Billantziko
Euskal kantagintza berria ekarri zuen "Ez dok hamairuk" eta orain 40 urteko euskal kulturaren alorrean lurrikara izan zen Laboa, Lertxundi, Iriondo, Lete, Irigarai, Artze anaiek eta konpainiak eragin zutena. Ez dok hamairu musika taldea zen batipat, baina hasierako emanaldi guztiak dantzan hasten zituzten. Hain zuzen ere, Baztango mutil-dantza batzuk egiten zituzten emanaldi guztien hasieran.
Bi harriz lau xori jaialdia Biarritzen
Martxoaren 23tik 28ra ospatuko da Biarritzen "Bi harriz lau xori" musika, antzerkia eta dantza elkartzen dituen jaialdia. Zenbait dantza ekitaldi izango dira bertan, eta tartean "Sokaren inguruko eguna", soka-dantza ardatz izango duen ekitaldia.
Martxoaren 15ean bukatzen da Aterpean deialdira aurkezteko epea
Aterpean artista egoiliarren programa bat da, DANTZA HIRIAN –Mugaren Bi Aldeetako Dantza Jaialdia hiripaisaietan– ekimenak sortua. Bere helburua gaur egungo dantza-ikuskizunak sortu, ikertu eta hiri-eremuetan ezagutzera ematea da.
Maria Donata D'Urso: Mem-brain stratal
Sorkuntza berri honen ikerketan egitura dinamiko baten bitartekaritzat jotzen da gorputza. Esandako egitura hodi formako hiru barra metaliko handiz osatua da, eta hari elastiko batzuek lotzen dituzte hirurak. Mugimenduak eta egiturak dinamika berberari erantzuten diote.
Dantza ikastaldi eguna Anauzen
Aurten ere dantzan ikasteko egun bat antolatzen dugu: Martxoaren 13an, ebiakoitzez [larunbatez], Anauzeko herriko gelan.
(SOK)2, Kukai dantza konpainiaren ikuskizun berria
(SOK)2, 7 dantzari eta 3 musikarirentzako pieza koreografikoa da. Lokarria aipatzen du, lokarri intimoak jorratzen ditu, iruten eta behin eta berriro hasten diren momentu horiek bezala. Kukai Dantza Konpainiaren ikuskizun berria martxoaren 12an estreinatuko da, Bilboko Campos Eliseos antzokian.
Txapeloaz, Chapeloise, Aleman's marsj, Gay Gordon Progressive...
Azken urteotan munduko plaza eta dantza-geletan gehien dantzatzen ari den dantzetako bat izango da. Gure artean ere edozein tokitan agertzen zaigu, inauterietan, ikasturte bukaerako jaialdietan, dantzaldi antolatuetan zein espontaneoetan,... Denok ezagutzen dugu eta denok dantzatu dugu noizbait, baina ez galdetu nola duen izena eta nondik datorren...
Escena 2010 Dantza Jaialdia
Martxoan eta apirilean, Nafarroako Gobernuak ESCENA Dantza Jaialdia eramanen du Nafarroko 18 herritara, eta, horretarako, estilo mota guztietako 12 konpainia jarriko ditu agertokian: flamenkoa, dantza klasikoa, garaikidea, hip-hopa, hiri-dantza...
Dokumentuaren akzioak