Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Dantza Hirian 2010, hiri paisaiak dantzan jarriko dituen jaialdia
Irailaren 16tik 26ra ospatuko da Dantza Hirian mugaz gaindiko dantza jaialdia. Donostia, Errenteria, Irun, Hendaia, Ziburu, Azkaine, Baiona eta Donibane Lohizune dantzak hartuko ditu hamar egunez.
"Eugene Onegin" San Petersburgoko Eifman Ballet-en eskutik
Asociación Bilbao Ballet Elkarteak (ABBE) kalitatearen aldeko bere apustuan, San Petersburgoko Eifman Ballet-aren "Eugene Onegin" ikuskizuna aurkezten du, nazioarteko prentsa espezializatuak egungo konpainia onenetakotzat aitortzen duena. Boris Eifman-ek gidatutako konpainiak arrakasta handia eskuratu zuen 2008an ABBEk programatuta Euskalduna Jauregian eskaini zuen "Anna Karenina" ikuskizunarekin.
Jorge Tieffenberg-en ikastaroa: mugimenduaren teknologia analitikoak
Jorge Tieffenberg-en ikastaroa eskainiko da irailaren 17, 18 eta 19an Muelle 3, dantza eta sorkuntza garaikiderako espazioan. Mugimenduaren teknologia analitikoak lantzen ditu Tieffenberg-ek Laban Forsythe teknikaren ikuspuntutik.
Hogeigarren Maitaldia abian da Biarritzen
Lorraineko balletak Biarritzeko portu zaharreko hondartzan eskainiko duen emanaldiaren abiatuko da 20. Maitaldia Biarritzen. Dantza kalean izango da, gigabarra egingo da, jendaurreko ensaioak, eszenatoki irekiak, dokumentalak, tallerrak, mintegiak, erakusketak, hitzaldiak eta dantza, dantza asko eta kalitatekoa izango da hamar egunez Biarritzen.
2010-2011 itzuliaren hasiera
Dantzaz Konpainiak 2010/2011 denboraldiko itzulia Donostiako Nazioarteko Zinemaldian eskainiko duen lan berezi batekin hasiko da, Zinemaldiaren inaugurazio, Donostia saria eta amaierako ekitaldietan parte hartuta.
Aiko taldeak ikastaro eta tailer ibiltariez osatutako Dantzaldi Ibiltaria programaren hirugarren edizioa abiarazi du
Irailean, doako erakustaldi-tailerrak antolatuko dira Bizkaiko bederatzi herritan, eta urrian, ikastaroak hasiko dira Erandion, Galdakaon, Durangon, Sopelan, Gernikan, Zaratamon eta, lehenengo aldiz, Gipuzkoa aldean, Zarautzen alegia.
Igartza, Euskal Herriko ezpata-dantzarien bilgunea
Euskal Herriko ezpata-dantza gehienen ordezkariak elkartuko dira larunbatean, irailaren 11an Beasainen. Igartzako dantzarien kofradiak deituta Legazpia, Zumarraga, Bilbo, Bera, Iruñea, Deba, Andoain, Añorga, Eibar, Elgoibar eta Tolosako ezpata-dantzariek parte hartuko dute ekitaldian Besain bertako Loinaz eta Igartzako dantzariekin batera.
Dantza Hirian-en bost urte Gorka Bravoren kameratik ikusita
Bere bosgarren urteurrena ospatzeko, Dantza Hirian-ek bere lehen argazki-erakusketa antolatu du. Gorka Bravoren argazkiekin osatutako erakusketa irailaren 1ean inauguratu dute Baionako Euskal Museoan eta hile bukaera arte dago ikusgai.
Bost lurraldetako dantzak Basauriko 37. dantza agerketan
Daotrren irailaren 17, 18 eta 19an ospatuko da Basaurin Euskal Herriko 37. Dantza Agerketa. Ohi bezala larunbateko emanaldian, Euskal Herriko txoko desberdinetatik tokian-tokiko dantza tradizionalen erakustaldia egingo da. Fustiñana, Areta, Donostia, Beskoitze eta Deustuko dantzak ikusiko dira jaialdian.
Hiru master class Dantza Hirian programan
Dantza Hirian bosgarren jaialdiaren barruan hainbat ekitaldi antolatu dira, horien artean hir master class Donostia, Biarritz eta Errenterian. Dohain izango dira taller horiek eta danza profesional eta ikasleei zuzenduta daude.
Dokumentuaren akzioak