Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak 2010-2011 itzuliaren hasiera

Dokumentuaren akzioak

2010-2011 itzuliaren hasiera

2010/09/10 15:28

Denboraldiko lehen emanaldia urriaren 24an, igandea, Arrasateko Amaia antzokian izango da, “1.01” lana eskainiz.

Aurretik, konpainiak Donibane Garaziko “TDANZ – Udazkena” topaketetan hartuko du parte, urriaren 3an kalean emanaldiak eskainiz.

Heldu den 6 hilabetetan, kasik hogeitahamar bat emanaldi aurrez programatuak dira, Euskal Herrian, Espainian, Alemanian edota Txekian.

Edizio honetan Dantzaz konpainia Katalunia, Flandes, Frantzia, Portugal eta Italiatik etorritako 11 dantzarik osatuko dute. Dantzari horiek aurtengo maiatzean egindako probetara aurkeztutako 150 lagun baino gehiagoren artean aukeratu dituzte. Dantzariak irailaren 6an, astelehena, hasi ziren lanean Gipuzkoako Foru Aldundiaren Dantzagunean (Arteleku), eta 2011ko uztailera arte jardungo dute.

Inprobisazioa lantzera ohituta, Dantzaz Konpainiako artistak sortzaile bihurtzen dira modu naturalean. Donostia Kulturaren laguntzari esker, denboraldi honetako jendaurreko lehen saioa 2010eko urriaren 28an egingo dute, Donostiako Victoria Eugenia Antzokiko “CLUB” aretoan. Emanaldian Dantzaz konpainiako dantzariek egun horretarako bereziki sortutako lanak proposatuko dituzte. Halaber, euskal koreografo gazte baten lanak ere eskainiko dituzte.

Erlazionatutako elementuak
Dantzaz: Torque -Donostia

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.