Dokumentuaren akzioak
"Eugene Onegin" San Petersburgoko Eifman Ballet-en eskutik
Boris Eifman koreografo ikonoklastak "Eugene Onegin"-engan jarri du arreta, bere hitzetan "errusiar bizimodu estiloaren entziklopediatzat jo izan delako. Bertan Pushkin-ek bere garaiaren izaera adierazten duen arketipo zehatza eraiki zuen, errusiar arimaren irudi poetikoa sortuz: misteriotsua, aurreikusi ezina, eta oso sentsuala. Ballet bat Eugene Onegin-en oinarritzea dantzaren bidez barne sentimenak adierazteko saiakera da. Zer egingo lukete nobelako protagonistek gaur egun?" azaltzen du errusiar balletaren "Jerome Robbins-a moduan izendatua izan den sortzaileak. Arimaren barne zokoak ikuspuntu garaikidetik adierazteko gogo horri erantzunez Tchaikovskiren pasarte klasikoak Sitkovetsky-ren rock-arekin uztartzeera eraman du.
Ikuskizuna urriaren 27an, asteazkenean burutuko da, arratsaldeko 20:00etan Bilboko Euskalduna Jauregian. Sarrerak salgai daude dagoeneko, bai txarteldegian, edo Internet bidez BBKren txarteldegian.
Ikuskizunaren datuak
- Obra: "Eugene Onegin".
- Koreografia: Boris Eifman.
- Ideia originala: Aleksandr Pushkin nobelan oinarritua.
- Konpainia: Eifman Ballet.
- Tokia eta data: Euskalduna Jauregia, urriak 27, 20:00etan.
- Sarrerak: 48-20 €.
Dokumentuaren akzioak