Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Berrikuntzara saltoa, euskal dantzaren alorreko kezkak aztergai Berrian
Pasa den urriaren 3an, Berria egunkariaren Igandea gehigarrian euskal dantza tradizionalaren inguruko erreportaje eta elkarrizketa sorta argitaratu zen. Juan Antonio Urbeltz, Claude Iruretagoiena, Jon Maya, Sabin Egiguren, Edu Muruamendiaraz eta Oier Araolazaren hitzak jaso zituzten.
Jota eta porru ikastaroak eskainiko ditu Andra Marik Estatu Batuetan
Urriaren 30etik azaroaren 15era Estatu Batuetako mendebaldean jota eta porru ikastaro trinkoak eskainiko dituzte Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeko bi irakaslek. Mikel Goitia eta Iraitz Barandiaran-ek Salt Lake City, Chino eta Boisen eskainiko dizkiete ikastaroak bertako euskal dantzariei.
Epiroko dantzen ikastaroa Altsasun
Datorren azaroaren 13an eta 14an, Greziako Epiro eskualdeko dantzen ikastaroa burutuko da Altsasuan. Ainara, munduko dantzen elkarteak antolatzen du ikastaroa eta Eli Kazakou irakaslea gidatuko du ikastaroa.
Dantzaren alorreko zenbait ekimenen aurkezpena BAD-en
Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak (ADDE) antolatuta dantzaren alorrean gaur egun indarrean dauden zenbait ekimenen aurkezpena egingo da azaroaren 1ean Bilbon. "Nor dago dantzan? 1" izeneko ekitaldi honetan lau hizlarik lau proiektu desberdin aurkeztuko dituzte.
Astebete balet denboraldiko nazioarteko gertakarirako: San Petersburgoko Eifman baletaren "Eugene Onegin"
Asociación Bilbao Ballet Elkarteak (ABBE) kalitatearen aldeko bere apustuan, San Petersburgoko Eifman Ballet-aren "Eugene Onegin" ikuskizuna aurkezten du, nazioarteko prentsa espezializatuak egungo konpainia onenetakotzat aitortzen duena. Boris Eifman-ek gidatutako konpainiak arrakasta handia eskuratu zuen 2008an ABBEk programatuta Euskalduna Jauregian eskaini zuen "Anna Karenina" ikuskizunarekin.
BAD-en XII. edizioak, gaur egungo eszenako proposamen berritzaileenak eramango ditu gure hiriko hamabi eszenatoki ingurura
24 konpainiak hartuko dute parte Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Uurriaren 29tik azaroaren 7ra antolatu duen BAD 2010ean. Bertan aurkeztuko diren ikuskizunen artean, 8 erabateko estreinaldiak izango dira, eta beste 12, ikus-entzuleek Euskadin edo Estatuan lehen aldiz ikusi ahal izango dituzten ikuskizunak.
XXVI Folklore Jardunaldiak: Dantza Hirian
Urriaren 21 eta 22an Ortzadarrek Folklorearen gaineko XXVI. Jardunaldiak eginen ditu Iruñean, "Dantza hirian" izenburupean. Aurten bi ikerketa saio eginen dira hitzaldi eta mahai-inguruekin. Eta Jardunaldiak osatzeko azaroaren 6an, larunbatarekin, Bulgariako dantzen ikastaro bat izanen dugu gurean.
Dantzan Bilaka 2010: koreografiak sortzeko prozesuak
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak hainbat urtez bultzatu ditu Dantza laguntzeko programak, eta zehazki, Dantzan Bilaka programa, ikus-entzuleei beren lanak erakutsi nahi dizkieten koreografo hasiberrientzat prestatutakoa.
Alurr Dantza Taldea Armintzan ariko da
‘Banintz’ izenburua duen emanaldia eskaniko du larunbatean (urriak 16), arratsaldeko 19:00etan.
Bejart Ballet Lausanne-ri buruzko filma Donostia eta Iruñean
"El esfuerzo y el ánimo" Béjart Ballet Lausanne konpainiaren inguruan Arantxa Aguirrek zuzendutako pelikula da. Maurice Bejart-en ondarea, eta bere ondorengoek konpainiarekin uarrera egiteko esku artean duten erronka dira filmaren ardatza. Bejart Ballet Lausaneren bisitarekin bat eginez Donostian urriaren 19an eta Iruñean 20an eskainiko da.
Dokumentuaren akzioak