Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Dantza sustatzeko diru-laguntzak 2011
Eusko Jaurlaritzako Kulturako Sailak ireki berri du 2011 urtean dantza sustatzeko diru-laguntzak eskatzeko epea. Deialdiaren arabera laguntzen gehienezko diru-zenbatekoa 348.000 euro izango da. Sorkuntza koreografikoak, dantza-lanen ekoizpena eta bira artistikoak, konpainien sendotzea eta profesionalen prestakuntza sustatzeko izango dira laguntza horiek.
III. Mutxiko Eguna Errenterian
Beti Prest Dantza Taldea Elkarteak antolaturik “III Muxiko Eguna” ospatuko da Errenterian datorren ekainaren 12an, igandez. Egun horretarako hainbat ekintza antolatu ditu Beti Prest Dantza Taldeak.
Dantzaroa, Durangaldeko dantzen agerraldia 2011
Dantzaroa jaialdia larunbat honetan ospatuko da, ekainaren 4ean, Durangon. Izurtza, Mañaria, Matiena, Abadiño, Garai, Iurreta, Berriz eta Durango bertako dantzarien topagune izango da herria. Bertan, hirugarren urtez, berrehun dantzari inguru elkartuko dira eskualdeko dantzak ezagutzera emateko asmoz.
Dantzagunearen kudeaketarako lehiaketa
Maiatzaren 27ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da Dantzagunearen "Arreta, programazioa eta kudeaketa" kontratatzeko prozedura irekiaren deialdia. Proposamenak aurkezteko epea iragarkia argitaratu eta hamasei egun naturaletakoa da, honek esan nahi du ekainaren 13a, astelehena, izango dela azken eguna, hamaseigarren eguna asteburuan egokitzen delako.
Hondarribia Dantzan 2011
Azken bost urteetako bideari jarraiki Kemen Dantza taldeak Hondarribia Dantzan izeneko, dantza eta folklorearen inguruko jardunaldiak antolatuko ditu maiatzaren 30etik ekainaren 5era. Aurtengoan inauteriak izango ditugu ardatz.
Erreka-Ortu Dantzan 2011
Retuertoko Erreka-Ortu dantza taldeak hiru urte daramatza "Erreka-Ortu Dantzan" asteburu kulturala antolatzen. Aurten, gainera, taldearen 45 urteurrena da eta asteburu hori probetxatuko dute hori ospatzeko. Datorren ekainaren 4 eta 5erako ondoko egitaraua izango da:
Oñatiko dantza argazki bereziak
Korpus dantzen argazki zaharrak, neskak oñatiko dantzak egiten edota Galdakaoko Andra Mari taldekoen erretratoak. GureGipuzkoako argazkien artean Oñatikoei erreperatu diegu oraingoan, eta irudi interesgarriak ageri dira. Hona horietako batzuk:
Dantza garaikide ikastaroa Maria Muñoz-ekin
Datorren ekainaren 21etik 23ra "Bilbao Arte eta Kultura" uda ikastaroen programa barruan, Mal Pelo konpainiako zuzendaria den Maria Muñoz koreografoak ikastaroa eskainiko du Bilboko Campos Eliseos antzokian. Ikastaroak iraungo duen hiru egunetako ordutegia 15:00etatik 20:00rakoa izango da.
Bigarren Olatu Talka ere dantzaz beteta
Datorren asteburuan, maiatzaren 27tik 29ra, Olatu Talka izeneko jaialdi berezia ospatuko da Donostian. Hiria 2016 urtean Europako Kultur Hiriburu izateko hautagaia da, hautagaitza hori bultzatu nahian antolatu da asteburu horretarako Olatu Talka bigarrengoz. Jaialdia osatzen duten osagaiak herritarrek proposatu eta bultzatu dituzte, horixe du jaialdiak ezaugarri bereziena. Hainbat dantza ekitaldi izango dira tartean.
Bilbaoeszenak aukeratu ditu "artistak egoitzan" egitasmoko bost lanak
Bilbaoeszenak, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroak 80 proposamen eszeniko jaso ditu hirugarren edizio honetan, 2010ean jasotakoen bikoitza, Estatu osotik, Hego Amerikatik eta Europatik. Aukeratu den 5 proiektuetako bakoitzak 4.000 euroko diru laguntza jasoko du, eta BilbaoEszenaren instalazioak, baliabide teknikoak eta laguntza artistikoa izango ditu, bere sorkuntza proiektua edo ikerketa eszenikoa prestatu ahal izateko. Ondoren, burututako proiektuak, urriaren 29tik azaroaren 7ra bitartean burutuko den Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdian – BAD XIIIan, aurkeztu beharko dituzte.
Dokumentuaren akzioak