Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza garaikide ikastaroa Maria Muñoz-ekin

Dokumentuaren akzioak

Dantza garaikide ikastaroa Maria Muñoz-ekin

La Fundicion
2011/05/27 14:31
Datorren ekainaren 21etik 23ra "Bilbao Arte eta Kultura" uda ikastaroen programa barruan, Mal Pelo konpainiako zuzendaria den Maria Muñoz koreografoak ikastaroa eskainiko du Bilboko Campos Eliseos antzokian. Ikastaroak iraungo duen hiru egunetako ordutegia 15:00etatik 20:00rakoa izango da.

"Bilbao Arte eta Kultura" uda ikastaroen programa barruan Maria Muñoz, Mal Pelo konpainiako zuzendari eta koreografoak, dantza garaikide ikastaro bat eskainiko du ekainaren 21etik 23ra. Ondoren irakasle eta ikastaroaren datuak:

Irakaslea: Maria Muñoz.

Dantzaria, koreografoa eta pedagogoa. Pep Ramisekin batera, MAL PELO konpainiaren eta L´Animal a l´esquena Sormen eta Hausnarketa Koreografikoaren Zentroaren arima.

1982. eta 1983. urteetan, Holandako Shusaku & Dormu Dance Theater konpainiako partaide izan zen. 1985ean, LA DUX taldea sortu zuen, Maria Antònia Oliverrekin batera; 1998ra arte iraun zuen taldeak.

1988an, CUARTO TRASTERO bakarkakoa (Maria Muñozek interpretatua) prestatzeko lanetan hasi zen  laguntzaile gisa, Pep Ramisekin batera. 1989ko urtarrilean, Mal Pelo dantza konpainia sortu zuen, Pep Ramisekin batera. Harrezkero, hainbat lan eszeniko taularatu dituzte; 2008ko azaroan estreinatu zuten beren azken lana, HE VISTO CABALLOS, Lisboako Culturgest auditorioan. Europako, AEBko eta Latinoamerikako hainbat jaialdi eta programaziotan aurkeztu izan dute beren lana. Dantza-bideo lanak ere egin dituzte, eta baita beste antzerki eta dantza konpainia batzuekiko kolaborazioak ere.

Helburua:

Maria Muñozek bere ohiko lan metodoa aurkeztu nahi du, Mal Pelo konpainiak planteatzen dituen abiapuntuetan oinarrituta. Gorputzaren bitartez entzunez mugitzea, eta etenaldia-isilunearen ideia eta praktika. Isiltasunetik mugimendura inprobisazioaren bitartez, erabakiak bata besteari kateatuz, pilatutako bizikizunak, gure zentzumenak eta irudimenerako aukerak lagun.

Ikastaroaren datuak:

  • Data: ekainaren 21etik 23ra
  • Lekua: Campos Elíseos antzokia
  • Ordutegia: 15:00etatik 20:00etara
  • Prezioa: Ikasle, SGAEko bazkideak eta langabeak: 65 €. Gainerakoak: 130 €
  • Plaza kopurua: 20
  • Matrikula egiteko epea: maiatzaren 3tik ekainaren 20ra
  • Balio akademikoa: 30 ordu
  • Koordinatzailea: Laura Etxebarria (La Fundición)
  • Hizkuntza: Gaztelania

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.