Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantzaroa, Durangaldeko dantzen agerraldia 2011

Dokumentuaren akzioak

Dantzaroa, Durangaldeko dantzen agerraldia 2011

2011/05/31 13:12

Aurten ere, hirugarren urtez, Dantzaroa jaialdia antolatu du Gerediaga Elkarteak. Larunbat honetan, ekainaren 4ean, arratsaldeko 19:00etan, eskualdeko herri ezberdinetako hamar talde elkartuko dira Durangoko Ezkurdi Plazan: Izurtza, Mañaria, Matiena, Abadiño, Garai, Iurreta, Berriz eta Durango bertako dantzariak elkartuko dira dantza egitera, horrela, Durangaldeko dantzak ezagutzera emateko asmoz.

Ezkurdia plaza bertatik abiatuko dira dantzariak kale bueltan, Udaletxe plazatik eta Goienkaletik igaroz. Berriz ere, plaza horretara bueltatzean, 19:30etan, talde guztiek batera dantza saioa eskainiko dute. Lehenik banangoa, makil-jokoa eta txotxongiloa dantzatuko dute, ondoren, emakume zein gizonek zinta-dantza, estanpa eta arku-dantza. Jaialdia amaitzeko, aldiz, Aurreskua eta soka-dantza ikusteko aukera izango da.

Dantzaroa - Gerediaga elkartea

Ekainaren 4ean, larunbata, Durangon.
19:00etan Ezkurdia plazatik.

 

 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.