Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Dantza Kontra Dantza: mahai-ingurua eta CD sinaketa
"Dantza Kontra Dantza" Oskorriren lan berriak, Frantziako Erreboluzio garaian Gipuzkoan modaz pasatako dantza-doinuak birmoldatu eta era berri batez dantzarako proposaturik, aldeko iritzi ugari baina kontrako oso bortitz batzuk ere bildu ditu. Haien proiektua azaldu, jendearekin elkarrizketa zabaldu eta nahi duenak CD-DVDa sinatuta eramateko ere: azaroaren 11an, ostiralean, mahai ingurua eta CD sinaketa
Kontakt-inprobisazio ikastaroa Urs Stauffer-ekin
Ikastaro honetan zehar gure gorputzaren alderdi likidoa eskuratzen saiatuko gara, ez soilik bere mugimendu jarraia, baita bere eusteko indarra ere. Indar hau nola gure barne organoen bitartez antolatzen den aztertu eta nola gure mugimendu sena, oreka lerroaren inguruan gidatzen den. Gure begiekin eta hauen funtzioekin lan egingo dugu.
Inaki San Martin-en "Apur batean Soka-dantza" erakusketa Gernikan
Josune Ariztondo Kultura saileko foru diputatuak, Inaki San Martin argazkilari gipuzkoarraren "Apur batean soka-dantza" erakusketa inauguratuko du datorren azaroaren 9an arratsaldeko 19:30etan Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoan.
Ibarra-kalduren 45. urteurrena
Hilak 12, larunbatean, 18etan eta Beurkoko Institutuaren kirol aretoan, Ibarra-Kaldu elkartearen 45. urteurrenaren ekitaldi nagusia egingo dugu: dantza emanaldi eder bat, eta bertan, elkartearen talde guztiek hartuko dute parte.
Uholdeek harrapatu dute Gipuzkoako Dantzagunea
Asteburuko euriteek uholdeak eragin dituzte Gipuzkoako zenbait tokitan, eta horietako bat Donostiako Loiola auzoa izan da, eta bertan Arteleku edo Dantzagunearen beheko solairua erabat hartu du urak.
Toberak izango dira 2012an Irisarrin
Zuberoan pastorala bezala, herri antzerki ekitaldi handiak izan dira Toberak Nafarroa Beherean eta Lapurdin. Antzerkia, musika eta dantza uztarturik, kronika, kritika eta satira soziala, eta herriko ondare musikal eta koreografikoa ateratzen ditu plazaren erdira Toberak, epaiketa itxura hartuta. XX. mendean Irisarrin egindako Toberak oihartzun handia izan dute, eta 2012an berriz egingo dira. Hori dela eta, Denentzat elkarteak lehen jarduerak antolatu ditu.
Iker Gomez-en "La Danza del Cisne" baleta miniaturan La Fundicion-en
Pieza eszeniko honetan, Iker Gomez koreografo eta bideo-errealizadoreak gaur egungo kodean berrantzezten du baleteko hegazti preziatuena: zisne hain maiz erabilia.
Sistematurgy Prozesua ERNE: Uholdeak direla eta bertan behera gelditu da ekitaldia
Datorren astelehenean, azaroak 7,Amaia Navascuesek ,Dantzaz Klub-Atalera datorren gonbidatua, eta Anna Wlodarczyk-ek, Donostian bizi den dantzari poloniarra, WorkInProgress elkarlanean egindako Sistematurgy Prozesuan parte hartuko dute.
Hamabost minutuko txalo zaparradarekin borobildu zen Euskaldunak eta Dantza 7. Gala
Ikuskizuna, San Antonio abesbatzak, programaz kanpo kantatutako Agur Jaunak-ekin hasi zen. Txoria txori eta Kai koreografiekin Mikel Laboari egindako omenaldia izan zen gaueko hunkigarriena. Euskaldunako ikusleek koda errepikatzea eskatu zuen zutik jarrita, eta Euskaldunak eta Dantza jaialdietako txalo errekorra hautsi zuen.
Dokumentuaren akzioak