Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Dantzaren bitakora 2011
Krisiaren itzal luzeak bukatzear den 2011 hau bere luze-zabal osoan estali du. Artearen mundua, eta bereziki dantzarena, ez da bere eraginetik aparte izan: desegiten diren konpainiak, desagertzen diren aldizkari espezalizatuak, dantza programazio urritasuna eta profil baxukoa, ‘sine die’ atzeratzen diren emanaldien ordainketak, eta batez ere hile bukaerara iristeko larritasunak sektorean. Baina dena ez da tristura izan urtean zehar. Hona hemen 2011ko albiste eta protagonista batzuk, bitakora pertsonal moduan jasoak.
"Sortutakoak" deialdira aurkeztutako proiektuen aukeraketa-prozesuaren emaitza
Dantzagune taldeak, Mizel Theret koreografoa epaimahai kide hartuta, aurkeztutako bederatzi proiektuetatik, Anakrusa taldearen "Tempus-I" eta Sara Paniaguaren "Canciónlaverinto" proposamenak aukeratu ditugu.
Dantza-jauziak Irisarrin eta bi dantzari adinekoren lekukotzak
2012ko uztailan eginen duten kabalkada prestatzen hasi dira Irisarrin. Denentzat dantza elkartea ari da antolaketa lanak koordinatzen, eta hasi dira bilerak, entseguak, joste tallerrak, eta abar. Tartean, adineko dantzariak plazara gonbidatu eta haiengandik ikasteko nahia erakutsi dute. Bideoan grabatu dituzte adineko dantzariak eta elkarrizketak egin dizkiete. Horixe biltzen du Kanaldudek sareratutako erreportaje honek.
Buba eta Bubu haurrentzat dantza ikuskizuna
Kresalaren azken produkzioaren estreinaldia. Aurkezpena abenduaren 26ean donostiako Victoria Eugenia antzokian izanen da, arratsaldeko 17:30etan. Ikuslea: haurrentzat dantza ikuskizuna. Adina gomendagarria 3 urtetik 6 urtera. Iraupena: 60 minutu. Partehartzaileak: 8 dantzari eta 3 musikari.
Eta orain ezetz diote! Maskaradarik ez da izango dira Zuberoan 2012an
Atzo baietz, eta gaur ezetz. Santa Graziko gazteek atzo zioten maskaradak egingo zituztela, eta gaur berriz atzera egin dute. Ikasleak direla asko, eta azterketak tarteko ezinezkoa zaile
"Oroitzen naiz" dokumentala aurkeztu da Biarritzen
Biarritzeko Royal Cineman bildu dira atzo Oroitzen naiz ikuskizuneko protagonistak eta dokumentalaren egileak filma aurkeztu eta lehen proiekzioan parte hartzeko. Jean Nesprias falta izan da, baina bertan izan dira Filipe Oihanburu eta Koldo Zabala dantzariak, Mizel Theret koreografoa, eta Catherine Guillaud eta Caroline de Otero filmaren errealizatzaileak.
Entsegu irekia "Lucifer - Amor Brujo - Bolero"
Donostiako "Lucifer-Amor Brujo-Bolero" ikuskizunaren emanaldien harira, Malandain Ballet Biarritzek, Victoria Eugenia Antzokiarekin batera, atsegin handiz, programa berri honen inguruan egingo den Entsegu Irekian parte hartzera gonbidatzen zaituzte.
Gasteizko II Fandango eta arin-arin koreografia txapelketa
Arabako Dantzarien Biltzarrak Gasteizko II Fandango eta arin-arin koreografia txapelketa antolatu du. Bihar, abenduaren 17an jokatuko da, Gasteizko Federico Garcia Lorca antzokian.
Dantza Donostiako neguko ikuskizunen programazioan
Donostia Kulturak neguko ikuskizunen programazioa ezagutzera eman du eta zenbait dantza ekitaldi dira tartean. Dantzaz, La VEronal, Ballet du Grand Theatre de Geneve, Kukai, eta Mar Gomez dira Donostian urtarriletik martxora izango diren dantza konpainiak.
Dantza sentsibilizazio kanpaina
Kukai Dantza Konpainiak antolatzen duen sentsibilizazio kanpainaren baitan, Ballet biarritz eta Errenteriako Udalarekin elkarlanean, hainbat ekitaldi burutu ditu udazken honetan; Malandain Ballet Biarritzen ensaio publikoa, tailerrak Errenteria Musikaleko ikasleentzat, tailer eskaintza herriko ikastetxeentzat, e.a.
Dokumentuaren akzioak