Dokumentuaren akzioak
Dantza sentsibilizazio kanpaina
Errenteria Musikaleko euskal dantzako 40 ikaslek tailer bat burutu dute Ballet Biarritzeko irakasle Gäel Domenguerrekin. 3 orduko tailerra egin dute bi egunez, euren ohiko formazioa aberasteko asmoz.
Abenduak 17 larunbata eta abenduak 18 igandea, Malandain Ballet Biarritzek emanaldia eskainiko du Donostiako Victoria eugenian Antzokian, "Lucifer, L'amour sorcier et Bólero" izeneko lanarekin.
Igandean, ikasleek tailerraren emaitza azaltzen duen saio laburra egingo dute Victoria Eugeniako Club aretoan.
Ondoren, Malandain Ballet Biarritzen saioa ikusteko aukera izango dute. Ez da asteburuko ekintza bakarra. Malandain Ballet Biarritzen emanaldiak direla-eta hainbat tailer daude antolatuta Donostian asteburu honetarako.
Dokumentuaren akzioak