Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Buba eta Bubu haurrentzat dantza ikuskizuna

Dokumentuaren akzioak

Buba eta Bubu haurrentzat dantza ikuskizuna

Kresala euskal dantza taldea
2011/12/21 09:55
Kresalaren azken produkzioaren estreinaldia. Aurkezpena abenduaren 26ean donostiako Victoria Eugenia antzokian izanen da, arratsaldeko 17:30etan. Ikuslea: haurrentzat dantza ikuskizuna. Adina gomendagarria 3 urtetik 6 urtera. Iraupena: 60 minutu. Partehartzaileak: 8 dantzari eta 3 musikari.

Sinopsia

Ikustearen, entzutearen eta sentitzearen plazer hutsa bilatzen duen haurrei zuzendurik dagoen dantza ikuskizun xumea da Buba. Dramaturgia korapilatsuak bilatzetik urrun, haur ikusleengana era oso naturalean hurbiltzeko modua bilatu dugu ikuskizun goxo eta erakargarri honen garapen narratiboarekin. Haurra adin txikiko pertsona moduan hartuta, errespetu osoz eta gertutasunez tratatu dugu obra honetan

Herri irudiak erabiliaz, ikuskizunari izena ematen dion Buba deituriko animalia plural eta poliedrikoa sortu dugu eta bi gazteren laguntza izpiekin haurraren emoziora iritsiko diren ekintzak ikusiko ditugu. Horietan, burua galdu araziko ez dien arren, sorpresaren jokoak eta edertasunaren bizioak tentatuko dituen dantzarien antzezpen keinuak erabiliko ditugu eta horretarako, argi joko liluragarri eta aretoko iluntasun beltzen ordez, benetako egiazkotasun hunkigarriak erabiliko dituzte

Kresala Buba 02

Aurrez garrantzi gabeak diruditen arren, benetan garrantzitsuenak diren gertaera txiki guztien lehenengo aldiak sortzen duen miresmen eta harridurarekin burututako egoera zintzo eta xaloak ikusiko ditugu. Orkestra musikarien laguntzarekin burututako biko, taldeko eta bakarkako pausu eta saioekin, dantza tradizionala lotsarik gabeko lasaitzetik erakutsiko digute, beretaz dioten izaera zurrunaz haratago. Kolorez beteriko teklatuak doinu eta tinbre guztiak jasoko ditu, oinarritzat alboka, infernuko hauspoa edo panderoa dituzten perkusio erritmo zehatz eta jolastiak gehituaz

Kresala dantza taldea

Eredu aitzindaria sortu eta ibilbide ezberdina ireki du, folklore antzezpenez osatutako ekoizpen plazaratu gabeak gauzatuaz. Ekoizpen hauek euskal koreografiaren esparruan bakarra den prestakuntza, diseinu eta kontzeptuak erabiliaz gauzatu ditu, dantza tradizionala arte eszenikoen eskema garaikidera ekarriaz. Dantza ikuskizun berri hauek sortu eta burutu ditu besteak beste: Iruleak, Maskarada, Ioiak, Sokadantzan, Pestaberri, Aratustea, Marixe, Sehaska eta Buba moduko lanak

Kresala Buba 01

Kresalaren proposamenaren ildo nagusiak ondorengoetan oinarritzen dira: ikerketa, galderak egin ahal izateko; formakuntza, bilatu ahal izateko; sormena, egungoa zalantzan jarri ahal izateko; eta hedapena, jarraikortasuna ziurtatzeko bide modura. Bide honek, euskal dantza berezko kalitatea duen egitasmo kultural moduan onartzea eta gaur egun etorkizuneko proposamenak eginez, interesa duten eskenatokietan egotea ahalbideratzen du

Modu honetan, tradizioa sormenerako inspirazio iturritzat hartuta, arriskuaren emozioari eta abenturari atea irekiko dion dantza antzezpen berritzailea burutu du. “Egitearen praktikak dakarren jakitea berreskuratzea eta ekintzan eta hausnarketan oinarritutako jakintza sortzea”ren behar artistiko garaikideari erantzungo dio genero berri honek

 


Fitxa artistikoa

  • Zuzendari artistikoa: Faustino Aranzabal, Idoia Ibarzabal
  • Koreografia: Faustino Aranzabal
  • Musika zuzendaria: Beñat Ralla Yusta (sorkuntza eta moldaketak)
  • Musika: Beñat Ralla Yusta
  • Gidoia: Juan Luis Zabala
  • Esataria: Sisto Iturriagagoitia
  • Dantza maisuak: Yulen Sota, Oihana Arregi
  • Dantzariak: Harkaitz Ardanaz, Iratxe Benedited, Eneritz Ardanaz, Mikel Oyarzabal, Lur Aranzadi, Nahikari Nunes, Nahia Goñi, Ainhoa Zuazu, Maider Arriola, Haizea Isasa
  • Musikariak: Beñat Ralla (teklatuak eta perkusioa), Haritz Ezeiza (txistua, txirula, alboka eta dultzaina), Oskar Estanga (Soinu txikiak eta kitarra)
  • Ahotsa eta musika: Amaia Zubiria Lau aro eta Bonbolontena (Amona mantangorri CDa, 2010 Serrano produkzioak)
  • Bonbolontena koreografia: Miryan Perez
  • Jantzien diseinua: Idoia Ibarzabal
  • Mozorroak eta burukoak: Xabier Garate
  • Argiztapen diseinua: Patxi Aristimuño, eragin.stac
  • Eszenografia: Julian Toquero
  • Argiztapena eta soinuztapena: eragin.stac
  • Ekoizpena: Kresala dantza taldea

 

Informazioa: Kresala dantza taldea

 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.