Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Zeraingo dantza-soka: beste behin ere herritar sentitu naiz
Abuztuak 16. San Roke eguna. Herriko festak Zerainen. 10:00etan jo du iratzargailuak. Bart garaiz erretiratu ez banintzen ere, segituan ireki ditut begiak. Urduri nago. Zergatik esan ote nuen baietz? Baina orain galdera hori egiteak ez du balio. Jada ezin da atzera egin. Jaiki, gosaldu, garbitu, ahalik eta txukunen prestatu, eta Zeraingo zapia eta txapela poltsan sartuta etxetik atera naiz. Herriko plaza irudikatu dut jendez beteta. Zirraratxo bat eragin dit gorputzean.
Herri Uzta festibal berri Errobi Herri Elkargoan
Gaita Egunak eta Bihar Herri festibalen ildotik jarraituz, HERRI UZTA festibal berriak Errobi Herri Elkargoan kokatzea erabaki du, Ezpeletako karriketan, Luhuso eta Itsasuko aretoetan eta Arrangoitzen ere Mutxikoaren Eguna kari. Eskualde hau ohizko euskal dantzetan eta soinuetan sustraitua du bere izaera hainbeste kultur elkarte eta talde ezberdinen eskutik eta Euskal Herriko barnekaldea eta kostaldearen arteko zubi handiena da. Herri Soinu elkarteak bideratua, Iparraldeko Dantzarien Biltzarra lagun, Herri Uzta festibalaren nahia, bere izenak dion bezala, euskal tradiziotik jalgitako musika zein dantza sorkuntzak bildu eta sortaraztea da, hoiek hobeki ezagutarazi eta indartzeko.
1 Emanaldia
1. Emanaldia performancez, hitzaldiz, solasaldiz eta esku-hartzen hornitutako irratsaioa da, aldiberean gertatuko dena STM-ko Laborategian eta irrati libre batean. Formatu aldagarria izango duen saioa, honako gonbidatuok aktibatutakoa: Cristina Blanco, Manuel Cirauqui, Peio Aguirre, Alice Chauchat, Juan Domínguez e Itziar Okariz.
Dantza, tresna pedagogikoa
Martin Padron-ek gorputza eta mugimendua erabiltzen du lan-tresna gisa La Gomerako eskoletan ikasgaietako materia ulertarazi eta irakasteko. Egiten duen lana interesgarria iritzita, ADDEk, Muelle3-k eta AlhondigaBilbaok elkarlanean antolatu dute tailer-topaketa bat Martin Padronekin berarekin. Dantza eta gorputzaren profesionalak, irakasleak eta hezkuntza arloan interesa dutenei zuzenduta dago tailerra. Urriaren 16, 17 eta 18an burutuko da Bilboko Alhondigan.
Mutxikoaren Eguna Arrangoitzen
Datorren urriaren 14an ospatuko da Mutxikoaren Eguna Arrangoitzen, dantza-jauziak dantzatzea maite dutenen urteroko biltzar handia. Mutxikoak goiz eta arratsaldez, dantza ekitaldiak eta dantzazale guztiek batera bazkaltzeko otordua izango dira Arrangoitzen ohi bezala. Hona Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak antolatutako egitaraua:
Udazkena lanez beterik hasten da
2012ko udazkena oso mamitsua izango da Dantzaz Konpainiarentzako, denboraldi honen hasierarako emanaldi ugari izango dituelarik. Besteak beste, Aragoiko Dantza eta Antzerki Nazioarteko Feriarako (urriak 3) aukeratua izan da bere ikuskizuna “Arte-An”-ekin, eta Santurtziko Nazioarteko Antzerki Jaialdian (urriak 27) izango da.
Dantzan bizi, bizi gara dantzan.com!
Iratzarri da hartza. Negua, udaberria eta uda ere eman ditugu lezean, baina azkenean hemen dago berriz ere dantzan.com, ilusioz eta bizipozez beteta. Babesa, laguntza eta dantzen bizitzeko gogoa eskaini duzuen guztioi esker, berpiztu da dantzan.com. Ea denon artean dantzan mantentzeko gai garen. Bizi dantzan!
Eric Hobsbawm, Tradizioaren ikuspegia aldatu zigun gizona hil da
"The Invention of Tradition" liburuaren egilea (talde-lana da, baina Hobsbawm-ek editatu eta sinatu zuen) hil da 95 urte zituela. Historialari marxista handia izan da Hobsbwam eta Three Ages hiru liburuz osatutako trilogiak eman du ezagutzera mundu osoan bere lana, baina dantza eta tradiziozaleontzat, tradizioaren ikuspegi hertsi eta zurrunarekin hautsi, eta tradizioa modu ireki eta malguago batean ikusten erakutsi zigun gizona da.
"Danzantes", dantzarien kofradian dantzatu nahi zuen ijitoaren istorioa
Villacañas, 60ko hamarkada, Alvaro Montoya Montoya, ijito gaztetxoak Vigako Kristoari promesa egin dio eta orain bete beharra dauka. Dantzarien kofradian sartu eta bere omenez dantzatu behar du. Ijitoa da ordea, sosik ez du eta garesti da dantzari kofradian parte hartzea. Herritarrek ere ez dute berehalakoan onartuko... Horixe da "Danzantes" film laburraren sinopsia.
Begirada gurutzatuak
Miarritzeko Malandain Ballet-aren Le Laboratorie de Recherche Choréographique Sans Frontières-ek eta Bilboko La Fundicion-ek aurkezten dute: Regards croisés - Miradas cruzadas - Begirada gurutzatuak. 2013ko deialdia, Euskal Herriko dantza-konpainiei edota taldeei zuzendua. Proiektua hurrengo honetan datza, hots, lan hauen: saiakera ireki, tailer eta ikuskizunen aurkezpen orokorraren antolaketa.
Dokumentuaren akzioak