Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Zu Zeu, 20 urte Verdini gala
Verdini dantza taldearen izenean, Eguberri on eta Urte Berri on denori. Gogoratu nahi dizuegu datorren urtarrilaren 12an, larunbatean, 20:00etan, Donostiako Victoria Eugenia antzokian, Zu Zeu, 20 Urte Verdini gala ospatuko dugula.
Dantzaz Konpainia “Alzheimergala”-n Stuttgarten izango da
Nazioartean oso koreografo ezaguna den Eric Gauthier-ek zuzentzen duen “Gauthier Dance” konpainiak gonbidaturik. Gala honetan biltzen den diru osoa Alzheimer ikerketarako erabiliko da. Larunbat honetan, hau da, abenduaren 22an, 19:30 etan Alemaniako Stuttgarteko Theaterhausen Lukas Timulaken “A Place Between” koreografiaren zatiak eskainiko ditugu.
Abadiño saria jasoko dute Iluntze eta Talde Batuak dantza taldeek
Abadiñoko udalak herriko norbanako eta elkarteen lana txalotzeko ematen ditu Abadiño sariak, eta bere hirugarren ekitaldian, herriko dantza taldeak, Iluntze eta Talde Batua sarituko ditu. Bihar osteguna, 20:00etan, Traña-Matienako Errota kultur etxean egingo da sari banaketa ekitaldia.
Datozen sei hilabeteetarako Donostia Kulturaren dantza programazioa
Verdini, Sol Picó, Dantzaz, Beijing Dance Theatre, Gelabert Azzopardi, Argia,... Donostia Kulturak 2013ko urtarriletik ekainera bitarterako dantza programazioa aurkeztu du. Hamasei dantza ekitaldi sei hilabetetan:
Portugaleteko Elai Alai: 50 urteko amets bat
Bere sorreraren 50. urteurrena ospatzen ari da Portugaleteko Elai Alai dantza taldea, eta ekitaldiz betea izan duen 2012 urtea borobiltzeko ikuskizuna eskainiko du ostegun honetan, arratsaldeko 20:00etan Bilboko Campos Eliseos antzokian: 50 urteko amets bat.
Buba eta Bubu Iruñean
Datorren asteazkenean, urtarrilaren 2an arratsaldeko 18:00etan Iruñeko Gaiarre antzokian, KRESALA dantza taldeak Buba eta Bubu haurrentzat ikuskizuna eskeiniko du. Ikuskizun hau 2011n estreinatu zen Faustino Aranzabalen zuzendaritzapean. Dantza patrikan, antzerki bildumaren 2. lana dute; aurrekoa Marixe, panpinen baleta izan zen 2002an.
Torrekua jantzi museoa izatearen aldeko sinadurak bilketa
Iraultza dantza taldeak, Torrekua jantzi museoa izatearen alde sinadurak jasotzeko webgune bat sortu du. Errenteriako Torrekua XV. mendeko dorretxea da eta orain dela 2 urte berritu den jantzi museoa izateko helburuarekin. Azken asteotan jakin da Errenteriako Udalak beste asmo batzuk dituela eraikin horrentzat eta Torrekua jantzi museoa izatearen aldeko sinadura bilketari ekin dio Iraultza dantza taldeak.
Aiko Gabonetan
Hona hemen Aiko Taldeak gabonetarako burutuko dituen ekimenak, aspertzeko astirik ez!.
"H" Elirale Taldearen entsegu publikoa Errenterian
Pieza koreografiko honek, «betetzen gaituzten hutsuneetaz» galdezkatzen du eta bakoitzaren gizatasunari buruzko gogoeta bat ekartzen. Amaia Hennebutte Millard («Himalayajavakaputazidiburrina») eta Ur Apalategi («Beste Bizitza»)-ren testoetan oinarritzen da. Urtarrilaren 11ean, arratsaldeko 19.00etan.
Ostadar Dantza Taldearen gabonetako ikuskizuna
Abenduaren 22an, larunbatean, Ostadar Dantza Taldeak urtero egin ohi duen gabonetako ikuskizuna eskainiko du Beasaingo Usurbe antzokian 19:30etatik aurrera. Euskal folklorearen parte diren hainbat euskal dantza eskainiko dituzte. Sarrera 5 eurotakoa izango da.
Dokumentuaren akzioak