Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ostadar Dantza Taldearen gabonetako ikuskizuna

Dokumentuaren akzioak

Ostadar Dantza Taldearen gabonetako ikuskizuna

Ostadar Dantza Taldearen gabonetako ikuskizuna

Ostadar Dantza Taldeak eginiko Gabonetako ikuskizuna (2010)

Urtero bezala, aurten ere, Beasaingo Ostadar Dantza Taldeak Gabonetako ikuskizuna antolatu du datorren larunbaterako (abenduak 22), eta ikuskizuna antolatzen dabiltzan dantzariek “gogo handiz” zabaltzen diete bertara joateko gonbidapena herritarrei nahiz kanpotarrei.

Betiko legez, Euskal Herriko herrialde nahiz herri ezberdinetan dantzatu ohi diren eta gure folklorearen parte diren euskal dantzak eskainiko dituzte, modu horretara eta dantzaren bidez, Euskal Herriko herri ezberdinetatik bidaiatuz. Dantzak egiteko Beasaingo Goizeresi Txistulari Elkartearen laguntza izango dute. Ekitaldia azken urteetan dantzatutako dantzekin, aspaldian dantzatu ohi zituztenekin baina azkenaldian eskaini ez dituztenekin, nahiz erabat berriak direnekin osatuko dutela esan  dute Ostadarrekoek, eta ekitaldiaren amaiera Hator hator Gabonetako euskal abestiaren dantzarekin egingo dutela ere erantsi dute. Horrez gain, “sorpresa berriak” ere egongo direla ziurtatu dute.

Ikuskizuna Beasaingo Usurbe Antzokian izango da, arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Sarrera 5 eurotakoa izango da.  Informazio gehiago nahi izanez gero Ostadar Dantza Taldearekin modu hauetara jarri daiteke harremanetan:

-Facebook: http://www.facebook.com/ostadar.dantzataldea?ref=tn_tnmn

-Twitter: https://twitter.com/OstadarDantza

-Ha2a plataforma: http://ha2a.net

-E-maila: ostadardt@gmail.com

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.