Dokumentuaren akzioak
Buba eta Bubu Iruñean
Buba eta Bubu obra, ikustearen, entzutearen eta sentitzearen plazer hutsa bilatzen duen haurrei zuzendurik dagoen dantza antzezlan xumea da. Dramaturgia korapilatsuak bilatzetik urrun, haur ikusleengana era oso naturalean hurbiltzeko modua bilatu dute ikuskizun goxo eta erakargarri honen garapen narratiboarekin. Haurra adin txikiko pertsona moduan hartuta, errespetu osoz eta gertutasunez tratatu izan da obra honetan.
Herri irudiak erabiliaz, ikuskizunari izena ematen dion animalia plural eta poliedrikoa sortu dute haurraren emoziora iritsiko diren ekintzak ikusiaraziz. Horietan, burua galdu araziko ez dien arren, sorpresaren jokoak eta edertasunaren bizioak tentatuko dituen dantzarien antzezpen keinuak erabiliko dituzte eta horretarako, argi joko liluragarri eta aretoko iluntasun beltzen ordez, benetako egiazkotasun hunkigarriak erabiliko dira. Aurrez garrantzi gabeak diruditen arren, benetan garrantzitsuenak diren gertaera txiki guztien lehenengo aldiak sortzen duen miresmen eta harridurarekin burututako egoera zintzo eta xaloak ikusiko dira.
Zortzi dantzari eta hiru musikari osatzen dute obra, keinuz, mugimenduz eta dantza koloretsuaz beteriko antzezlanean, hirukote zoro baten orkestra laguntzarekin. Beraz, etxeko txikiek Iruñeako Gaiarre antzokian dute Buba eta Bubu dantza ikuskizuna ikusteko aukera paregabea; KRESALA taldeak haurrei eskeinitako azken ekoizpena.
- Koreografia: Faustino Aranzabal
- Musika: Beñat Ralla
- Gidoia: Juan Luis Zabala
- Dantzariak: Mikel Oyarzabal, Eneritz Ardanaz, Harkaitz Ardanaz, Iratxe Benedited, Maider Arriola, Garazi Ormazabal, Ainhoa Zuazu, Lur Aranzadi
- Musikariak: Beñat Ralla, Oskar Estanga, Haritz Ezeiza
- Esataria: Sisto Iturriagagoitia
- Jantziak: Idoia Ibarzabal
- Mozorroak eta burukoak: Xabier Garate
- Argiztapena: Patxi Aristimuño
Dokumentuaren akzioak