Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Dantzari beteranoen taldeak, dantzaz gozatzen jarraitzeko aukerak
Orain egun batzuk irakurri dugu Oberena dantza taldean dantzari ohien taldea sortu dela. Azken urteotan talde askotan sortu dira dantzari-beteranoen eta dantzari ohien taldeak, eta goranzko joera duen fenomeno bat dela dirudi.
Eszenika egiteko lanak bertan behera geratu dira
Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskola izatekoa zen Ezsenika, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Bilbon ezartzeko asmoa zuen zentroa, baina oraingoz ez da gauzatuko. 2012an ireki behar zituen ateak, baina hainbat atzerapen eta arazoren ondoren, etenda zeuden lanak, eta gaurko EHAAn argitaratu da espedientian atzera egiten dela egindako kontratatzioak indarrik gabe utziz.
Dantzaz konpainiak koreografia batekin jantziko du suhiltzaileen eraikina
Kalitatezko dantza herritar guztiengana eta espazio guztietara helarazteko apustuaren baitan, Dantzaz dantza-konpainiak suhiltzaileen eraikin ohiarentzat koreografia bat prestatuko du Hilde Koch donostiarraren zuzendaritzapean. Aipatu eraikina datorren udaberritik aurrera 2016 proiektuaren egoitza berria izango da.
Garai bateko inauteriak Luzaide eta Nafarroa Beherean
Berñardo Paris, 1929an jaio zen Arnegin. Allande Etxarren berriz Uharte Garazikoa da. Bi gizonak elkartu zituzten Euskal Irratietan garai bateko inauteri eta kabalkadaz hitz egiteko. Ume-umetan Luzaiden maska andana ikusita ikaratu zeneko oroitzapenetatik hasita, bigarren mundu gerraren ondotik gazteek antolatzen zituzten maskaradetara, hainbat kontu interesgarri dituzte Parisek eta Etxarrenek elkarrizketan zehar. Hemen duzu entzungai elkarrizketa osoa.
Surrandien hitzordua Durangoko Aratusteetan
Hainbat urtetan galduta egon ondoren, 2000. urtean, Kriskitin dantza taldeak, jendeak oraindik gogoan dauzkan Surrandi eta Hartzaren konpartsa kaleratzeko ohitura berreskuratu eban. Harrezkero, Surrandiak eta Hartza barriro ikusi leikez Durangon kalerik kale, zapatu-karnabalez
Aretxabaletako txino-dantzaren inguruan
Igandean aterako dira Aretxabaletako gazteak txino-dantza egitera. Ahotsak-eko bideo honetan Miren Gazteluk gogoratzen du bere amak, 1893an jaiotakoak, bere sasoian ere ezagutzen zuela. Azken urteotan abestia euskaratzeko ohitura ez du egoki ikusten. Gaztelerazkoa nolakoa zen ere kantatzen du:
Beurko Bagatzako inauteriak: Inude eta artzaien konparsa Bizkaian
Datorren otsailaren 16an, larunbata, Ibarra-kaldu Elkarteak berriro ere hartuko ditu Barakaldoko Beurko-Bagatza auzoko kaleak Euskal Herriko inauteriak ezagutarazteko. Aurten, Inude eta artzaien konpartsa erakutsiko dugu. Aurrekoak ez bezala, hiriko inauteria dugu hau, Donostiakoa, hain zuzen ere. Hala ere, gaur egun, Donostiaren inguruetara zabaldu eta hango herri askotan ere ematen da: Irun, Hondarribia, Pasaia, Errenteria.
Markina-Xemeingo aratusteak
Otsailaren 10ean, Karnabal Domeka Markina-Xemeinen: mozorroak, zahagi-dantzariak, Hartza eta antzark jokoa.
Gaztedik “Mozorroak Dantzan” bere azken sorkuntza aurkezten du
Santutxuko Gaztedi Dantzari Taldekook, gure 61 urtetako historiari jarraipena emanez eta 2013ko Bilboko Aratusteen harira, dantza tradizionalean oinarritutako eta ikusizko berrikuntza zein berrikuntza estetiko asko dituen ikuskizuna aurkeztu nahi dizuegu. Bilborako espresuki sortutako “Mozorroak Dantzan “ izeneko ikuskizun honek Euskal Herriko Inauteri ospetsuenen zertzelada ezberdinak jarriko ditu taula gainean era berritzaile eta erakargarri batean.
Durangoko aratusteei buruzko CDa grabatu du Jaizale txistulari elkarteak
Bihar, otsailaren 7an, Eguen Zuri, aurkeztuko du Jaizale txistulari elkarteak Durangoko inauteriei buruz egindako CDa. Azken urteotan Durangoko inauterien inguruan egindako berreskuratze lanak eta horietarako erabilitako doinuak jaso dituzte lan honetan.
Dokumentuaren akzioak