Dokumentuaren akzioak
Durangoko aratusteei buruzko CDa grabatu du Jaizale txistulari elkarteak
Jaizale txistulari elkartearen blogean azaltzen dutenez XVII. mendekoak dira Durangoko inauteriei buruz ezagutzen diren datu zaharrenak. 2000. urtetik aurrera hainbat dokumentazio, ikerketa eta berreskuratze lan egin dira Durangoko aratusteetako konpartsen inguruan. Jon Irazabalek bildutako dokumentazioan oinarrituta Surrandien konpartsa abiatu zuten Kriskitin, Jaizale eta Durangoko abesbatzek. Doinuak herriko musikariei enkargatu zizkieten, eta Ander Ertzillak eta Jesus Egigurenek sortu zuten 2001ean Surrandien konpartsaren musika. Hitzak Unai Iturriagak eta Ixone Aromak jarri zituzten. 2002an Ane Belaustegik sortu zituen Surrandien Baltseo-Polkaren musika eta hitzak.
Durangoko Aratusteak CD aurkezpena
- Otsailak 7, 19:30ean
- Durangoko Udal Liburutegian
Dokumentuaren akzioak