Dokumentuaren akzioak
Garai bateko inauteriak Luzaide eta Nafarroa Beherean
2013/02/11 08:55
"Mutikoa Jaun bestiturikan, beste mutiko bat neskato, xuriz jantzia". Festa eta dantzazaleak izan ziren Berñardo Paris eta Allande Etxarren, eta hizketa azkar eta zorrotzez aletzen dituzte gaztetako inauteri eta kabalkada kontuak.
Iturria: Euskal Irratiak
Dokumentuaren akzioak
Eskerrik asko.
Kuriosoa argazkian agertzen den zaldikoa dirudien hori! ba al zenuten inork horren berri, itxuraz Luzaiden?
Sagasetaren liburua begiratu dut eta ez dut halako aipamenik aurkitu pertsonaien artean, ez eta "desagertutako pertsonaiak" atalean ere...
Bestalde, zaldikoari buruz, argazkia ez da Luzaidekoa, uste dugu Donibane Garazikoa dela, eta guretzat ere harrigarria da ez baikenuen horrelakorik ezagutzen Nafarroa Behereko inauterietan. Ea norbaitek zerbait argitzerik daukan honen inguruan...
"En Baja-Navarra conozco dos caballos, el uno ha desaparecido desgraciadamente en
Anhaux, y el otro vuelve a aparecer en San Juan Pie de Puerto, después de una ausencia de 30 años."
Beraz, ziur aski argazkian ageri den zaldiko hori izango da Alford-ek aipatzen duena. Aitor Gorostizak helarazi digun Violet Alforden artikulua hemen (pdf-a):
http://www.dantzan.com/[…]/file