Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Gaztedik “Mozorroak Dantzan” bere azken sorkuntza aurkezten du

Dokumentuaren akzioak

Gaztedik “Mozorroak Dantzan” bere azken sorkuntza aurkezten du

Era berritzailea euskal folklorea ikustera ohituta dagoenarentzat eta era erakargarria publiko berriarentzat. Hala, dantza tradizionaleko emanaldietan ohikoak ez diren ikusentzunezko baliabide eta efektu ugariz eta eszena zein jantzi diseinu ausarten erabilpenaz baliatuko gara, Plaza Barrira hurbiltzen den publikoa Euskal Herriko inauterietan barrena gurekin batera bidaiatzera gonbidatzeko.

Mozorroak Dantzan ikuskizunak, negu hotz eta euritsua ardatz hartuta, inauteriak negu horretan pizten duen alaitasuna eta poza helarazi nahi izango dio ikusleari. Off-en doan narrazioak, zuzeneko musikak, audio eta argiztapen bidezko giro sendoak eta ikuskizun honetarako sorturiko eszenografia eta jantziek Euskal Herrian zeharreko irudimenezko bidai horren parte izaten lagunduko dio gerturatutako publikoari, une oro, publikoarengan elkarreragina eta ustekabeak sortzen diren bitartean.

Fantasiazko mundu batean murgilduko gara. Pertsonai mitologiko eta fantastikoek bat egingo dute eskenatoki gainean, euskal soinu tresna tradizionalen melodiekin dantza egin eta Euskal Herriko folklore aberatsaren zertzeladak margotzeko. Horrela, Xemeindik Lasarte-Oriara bidaiatuko dugu, Lasarte-Oriatik nafar Pirinioetaraino, handik Bizkaiko kostaldera abiatuko gara eta jarraian, Kantauri kostaldea zeharkatuta, Lapurdiraino heldu. Azkenik mendiak zeharkatu eta Anue bailarako Lantz herri txiki eta magikoan bukatuko dugu.

Gaztedi Dantzari Taldeak, ikuskizun honekin, bere garapen artistikoaren zati bat helarazi nahi die ikusleei, publikoaren eskakizun berriei erantzuten jakinda baina gure ardatz nagusia baztertu gabe, hau da, euskal folklore aberatsa mantendu eta hedatzeari utzi gabe. Izan ere, lan hori 61 urtez burututa lortu baitugu Bilbo eta Bizkai osoko talderik zaharrena izateko ohorea.

Ikusten duzuenez, Santutxuko Gaztedi Dantzari Taldekook bihotzetik eta ilusio handiz egindako sormen lan ausart hau aurkezten dizuegu. Ikuskizunari buruzko edozein zalantza argitzeko zuen esanetara gaituzue.

Gaztedi Dantzari Taldea: Mozorroak Dantzan

  • Noiz: Igandean, 2013eko otsailaren 10ean.
  • Lekua: Bilboko Plaza Berrian.
  • Ordua: 18:30 eta 19:30 bitartean.
  • Iraupena: Ordubeteko ikuskizuna.

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.