Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Surrandien hitzordua Durangoko Aratusteetan

Dokumentuaren akzioak

Surrandien hitzordua Durangoko Aratusteetan

2013/02/08 13:49
Surrandien hitzordua Durangoko Aratusteetan

Surrandien konpartsa 2012ko Aratusteetan

Aurtengoa surrandion hamalaugarren hitzordua izango da. Kriskitin taldea hasierako ilusio berberaz dabil konpartsa antolatzen; karetak, arranaka, abarkak, puxikak.. Izan be, urteokaz gure aratusteetan disfrutatzen ikasi dugu. Ez dira karnabalik dotore eta ospetsuenak baina, gureak dira, eta geure egiten saiatu gara.

Aurreko urteetan lez Jaizale txistulari taldea be gurekin izango da. Aurten gainera Jaizale taldeko txistulariek, beste zenbait herritarren eta musikariren laguntzaz, CD bat grabatu dute Durangoko Aratusteetako musikekin eta horrek Durangoko Aratusteak gorpuzten lagunduko duelakoan gaude. Tabira Banda be, aurrekoetan bezala, Surrandiekin izango da ibilbidearen zati batean. Euren musika tresnekin Durangoko kaleetan alaitasuna barreiatuz.

Programa aurreko urteetakoen antzekoa izango da.

Otsailaren 9an, zapatua

  • 18:00etan Musikariak Azoka osteko plazan Durangoko aratusteetako musikak joko dituzte; Jesus Egiguren, Ander Ertzilla eta Ane Belaustegirenak.
  • 18:15ean Txokolatea banatuko da Kriskitinen entsaio lekuan
  • 18:45ean Surrandi konpartsaren irteera Hartza lagun dela.
  • 20:00etan. Andra Mariko elizpean amaiera.

Eta urteroko gonbitea luzatu nahi diegu lagun, adiskide, eta herritar guztiei. Pare bat orduz eguneroko monotonia, kezka eta asperdura ahaztu gura badituzue, erduzie gugaz konpartsan.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.