Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Dantzaren hilabetea 2013
Apirilaren 29a, Jean-Georges Noverre (1727-1810) koreografoa, dantza modernoaren aitzindaria jaiotako eguna, Unescok aukeratu zuen 1982an Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Erakunde horrek ofizialki babesten ditu munduko herrialde guztietako dantza mota guztiak Nazioarteko Dantza Batzordearen bidez. 1996. urtean Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartea jaiegun horretan hasi zen oroitzeko hainbat ekitaldi antolatzen; horrenbestez, aurten hemezortzigarren aldiz, beren lanbidea omentzeko asmoz antolatuko ditu berriro jarduera egitarau berezi hauek.
Seccion Femenina, jantzi eta dantza sorkuntza ideologiaren zerbitzura
Seccion Femeninako jantzien erabilera politikoa aztertu du Carmen Ortiz ikertzaileak eta diktadurak folkloreaz egin zuen erabileran, errejioetako jantziek lehen mailako funtzioa jokatu zutela ondorioztatu du. Frankismoan, dantza ikuskizunak helburu ideologikoekin eta propaganda politikorako nola erabili zituen azaltzen du.
Zuberoako dantzari buruzko jardunaldia Urdiñarben
Urdiñarben antolatu ohi den Musikaren Eguna jaialdiaren baitan, Zuberoako dantzari buruzko jardunaldia antolatu du Aitzindariak elkarteak. Zuberoako dantzaren inguruko hitzaldia Claude Iruretagoienaren eskutik, eztabaida, jantzi erakusketa eta dantza ekitaldiak izango dira maiatzaren 18an burutuko den jardunaldian.
Olaeta Balleta Elkarteak eta Oldarra Balletek emanaldia eskainiko dute Biarritzen
Ama Lurra eta M eme M (Mari emakume Mitologikoa) lanak eskainiko dituzte Olaetatarren ekarpenari segida emateko lan egiten duten bi taldeek. Folklorea eta dantza klasikoa uztartuz balleta eskaintzeko helburuarekin dihardute Olaeta eta Oldarrak, eta lan horren emaitza erakutsiko dute Biarritzeko Gare de Midi aretoan datorren maiatzaren 4an.
Omenaldi beroa jaso du Iñaki Irigoienek
Erakundeetako ordezkari, dantzaren, musikaren eta folklorearen alorreko ordezkaritza zabala, lagun eta familiaren omenaldi beroa jaso du Iñaki Irigoienek asteburuan Bilbon. Euskal Museoan egin da omenaldiaren ekitaldi nagusia eta ondoren, Bilbao Arenan egindako bazkarian jarraitu dute omenaldiek, oturuntza, festa eta dantza artean.
Usurbilgo I. Dantza Eguna
Datorren apirilaren 27an ospatuko da Usurbilgo I. Dantza Eguna. Bertan, Usurbilgo dantza ondarearen transmisioa ekitaldia burutuko da, Usurbilgo dantza taldearen iragana eta oraina lotzeko antolatu den ekitaldia. Kalejira eta dantza jantzien erakusketekin batera, Usurbilgo dantza talde desberdinek emanaldia eskainiko dute frontoian.
Boiseko 2015eko Jaialdin parte hartzeko deialdia irekita
Bost urtetik behin ospatzen dute Boisen (Idaho, AEB) Jaialdi izeneko festa erraldoia. Nazioarteko euskal kulturaren jaialdia da eta Estatu Batuetako euskal komunitateak parte hartzen du bertan baita Euskal Herritik abiatutako hainbat lagun eta taldek ere. 2015. urteko Jaialdin parte hartzeko deialdia zabaldu dute eta taldeek beren proposamenak bidali ditzakete.
18. Dantzari Festa Hernanin
Ohi bezala, Dantzari Festa ari da ospatzen apirilean Hernanin. Jantzi erakusketa eta hitzaldia, dantza saioak eta erromeriak izango dira apirilaren 14arte, tartean, Gero Axular dantza taldearen "Argizaiola" ikuskizuna. Apirilaren 14an, igandean, Euskal Herriko hamabost dantza talde bilduko dira Hernanin Dantzari Festa borobilduko duen jaialdian. Hona hemen egitaraua:
Folk Lore jaialdia Iruñeko Alde Zaharrean eta Uharten asteburuan
Asteburu honetan, apirilaren 13an eta 14an, Amaiur dantza taldeak antolatzen duen Folk Lore jaialdia ospatuko da Iruñeko Alde Zaharrean eta Uharten. Kataluniako Colla de Sants, Aragoitik Xinglar dantza taldea eta Irlandatik Sin a Bhfuil-Sean-Nos dantza taldea izango dira, Lizarrako Larraiza eta Zuraideko Alaiki taldeekin batera.
Oinkari dantza taldeak "Itsasoaren emazteak" ikuskizun berria estreinatuko du uztailean
Villabonako dantza taldeak, kostaldeko arrantzaleen emazteen bizipenak izango ditu ardatz bere ikuskizun berrian. Oinkari Dantza Taldeak "Itsasoaren emazteak" ikuskizun berria aurkeztuko du Uztailean Tolosan. Agurtzane Intxaurragaren zuzendaritzapean, Pello Ramirez-en musikarekin, Maider Oiartzabal arduratuko da dantza garaikideko koreografiaz eta EK-ia kolektiboa eta Kukai dantza taldearen aholkularitza koreografikoa izango du lan berriak.
Dokumentuaren akzioak