Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Omenaldi beroa jaso du Iñaki Irigoienek

Dokumentuaren akzioak

Omenaldi beroa jaso du Iñaki Irigoienek

2013/04/15 12:30
Omenaldi beroa jaso du Iñaki Irigoienek

Maribi Garitaonandia eta Iñaki Irigoien. Argazkia: Dantzanet.net

Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak antolatutako omenaldira Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala eta Bizkaiko Batzar Nagusiak batu dira, eta erakunde horietako eta beste hainbat elkarteetako ordezkariak bildu dira omenaldira. Iñaki Irigoienen biografiari buruzko bideoa, hitzaldiak eta dantzak izan dira eguerdiko omenaldiaren osagaiak. Dantzari dagokionez Uriko soka-dantzaren aurreskua, Lekeitioko soka-dantzaren mutilaren aurrekoa, Txoriherriko kontrapasa, Erregeletako aurreskua eta banango zaharra dantzatu dira Iñaki Irigoienen aurrean.

Txebi Arriaga - Dantzanet.net-en argazkia.

Argazkia: Txebi Arriaga / Dantzanet.net

Iñaki Irigoinenen ibilbide luzeak dantzaren alorreko hainbat eta hainbat elkarte, talde eta norbanakorekin harremanetan jartzera eraman du, eta horietako asko eta asko hurbildu dira luzaroan jasotako laguntza eta argibideak eskertuz, omenaldian beren berotasuna eskaintzera. Bazkalostean, musika eta dantza artean, omenaldi, eskaintza, argazkiak, oroitzapenak, eskertzak eta familia-argazkiak etorri dira bata bestearen segidan.

Euskal telebistan argitaratu den albistearen bideo hemen:

Eta hemen berriz, Bizkaiko Dantzarien Biltzarreko Dantzanet webguneari esker omenaldiaren argazki sorta: