Dokumentuaren akzioak
Boiseko 2015eko Jaialdin parte hartzeko deialdia irekita
2015eko uztailaren 28tik abuztuaren 2ra ospatuko da Boisen Jaialdi festa. Bost egunez, euskal kulturaren hiriburua izango da Boise, eta bertako Basque Blocka eta haren inguruak euskal festak hartuko ditu. Bost urtetik behin egiten den festa honetan Ameriketako euskal komunitateetako hainbat eta hainbat talde eta norbanako hurbiltzen dira, eta Europako Euskal Herritik ere ehunka lagun hurbiltzen dira, tartean musikariak, dantzariak, kirolariak, kantariak, bertsolariak, eta abar.
Jaialdian parte hartzeko zenbait talde gonbidatzen ditu Jaialdiren antolaketa batzordeak. Dantzari dagokionez 2010eko Jaialdin Hendaiako Mutxiko elkarteak izan zen gonbidatua, 2005ean Galdakaoko Andra Mari dantzari taldea, eta 1995 eta 2000. urteetan Arkaitz Añorgako Dantzariak.
Aukeratuak izaten diren partehartzaileei otorduak eta bizitokia eskaintzen zaizkie Jaialdik irauten dituen bost egunetan. Partehartzaileek bere gain hartu behar dute Boiserako joan-etorriko bidaia. Hautaketa horretan parte hartzeko deialdia ireki dute dagoeneko eta dokumentazioa bidaltzeko azken eguna 2013ko abuztuaren 31 izango da.
- Informazioa: Jaialdi 2015
- Eskabideak: 2015eko Jaialdin parte hartzaile izateko eskaera orria
Dokumentuaren akzioak