Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zuberoako dantzari buruzko jardunaldia Urdiñarben

Dokumentuaren akzioak

Zuberoako dantzari buruzko jardunaldia Urdiñarben

2013/04/16 13:07
Zuberoako dantzari buruzko jardunaldia Urdiñarben

Aitzindariak (1925). Baionako Euskal Museoa.

Zuberoako dantzaren etorkizunaz gogoeta egiten ari dira Aitzindariak elkartean eta hainbat kezka eta ideia dituzte mahai gainean. Urdiñarben antolatu ohi den Musikaren Eguna jaialdian jardunaldi bat antolatu dute. Claude eta Jon Iruretagoiena Zuberoako dantzaren historiaz hitzaldiak eskaintzen ari dira azken hilabeteetan, eta horretaz mintzatutako da Maritzuli konpainiako zuzendaria. Bere hitzaldiaren izenburua hauxe: "de la mascarade souletine....au spectacle de danse mascarade". Ondoren, eztabaida irekia izango da.

Musika Egunak jaialdiak iraun bitartean Zuberoako dantzen inguruko erakusketa izango da. Argazkiak, jantziak, Maritzuliren ikuskizunetako jantziak, Zuberoako jostunek Ramon Gartziaren esanetara egindako jantziak, Nicole Lougarot-en miniatura lanak, e.a.

Bestalde, Aitzindariak elkarteko lehendakariak, Aines Agergarai, Xiberoko botzari adierazi dionez Zuberoako dantzariak bildu eta elkar ezagutzeko zenbait jarduera antoaltzeko asmotan dira, hala nola Dantza Eguna eta "Xiberoko dantzaren besta" besteak beste. Horiez gain, dantzari zuberotarrak beste probintzietako zenbait dantza ikasteko asmotan dira.

Informazioa:

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.