Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Betti Betelu, Lapurdiko dantza-maisua
Pierre "Betti" Beteluren inguruan artikulua idatzi du Joseba Aurkenerenak kazeta.info komunikabidean. Beteluk dantza-jauziak zabaltzeko egindako lan handia, Lapurdiko inauteriaren hedapena, Lapurdiko fandangoari emandako bultzada eta beste hainbat kontu ekarri ditu gogora artikuluan. "Beteluk dantza-jauziak berpiztu eta indartu zituen Lapurdiko kostaldean, eta herritarrek maisu handiaren suzia hartu eta Euskal Herri osora zabaldu dute" dio Joseba Aurkeneranak.
Ezpata-dantzari izatea zer den
Javier, Manuel, Pepe, Evaristo, Juan... ez daude pozik. Hermandad-eak erabaki du hurrengo danzadoreei lekua utzi beharra dietela eta erretiratu egin behar izan dute. 30 urte ondoren. Beren ordezkoei begira daude, elizara sartzen diren momentuan. Azala oilo ipurdi. Ez dakite zer egin behar duten erromeria egunean, lehen aldiz suertatuko dira une horretan egitekorik gabe. Hutsunea handia omen da.
Clara Montero: "Dantzaren sektoreak ez ditu beti beharko zituen diru-laguntzak lortu"
Krisi ekonomikoak kulturan eragindako murrizketak urte konplikatua eragiten ari zirela aipatu zuen Clara Montero, Eusko Jaurlaritzako Kultura sustatzeko zuzendariak. Hala ere, deialdiak babestu eta profesionalizazioari bultzada eman nahi dizkiotela esan zuen. Pasa den maiatzaren 10ean, Gipuzkoako Dantzaguneak antolatutako I. Dantza Jardunaldian, Clara Monterok egindako hitzak jaso ditugu hemen.
Maritxu Mendiola Isasa (1926, Astigarraga—2013, Donostia)
Familia oneko alaba, Astigarrako sarreran zuten etxea, baratzarekin eta jatetxe modukoa ere bai. Garaian ohi zenez, Astigarragako Plazan (euria ari zuenean, Kontsejupean) eta Santio Mendiko erromerietan ikasi zuen dantza sueltoan. Hiru pauso besterik ez zuten egiten denek: ibilaldia, puntuka eta bueltak.
Garazi Lopez de Etxezarreta: "Dantza tradizionalak, gure kulturaren adierazpide den heinean, tratamendu berezia behar du"
Gipuzkoako Dantzaguneak antolatuta, I. Dantza Jardunaldia burutu da pasa den maiatzaren 10ean Donostian, San Telmo Museoan, "Dantzaren gaur egungo erronkak" izenburupean. Dantzaren egoera Euskal Autonomia Erkidegoan aztertzeko erakunde publikoetako ordezkariek parte hartu zuten lehen mahaian. Garazi Lopez de Etxezarretak, Gipuzkoako Foru Aldundiko kultura zuzendariak esandako hitzak jaso ditugu hemen.
Gamere-Zihigako maskaradak Hondarribian
Bukatu da maskaraden denboraldia Zuberoan, baina azken emanaldi bat, Zuberoatik kanpo egingo dute Gamere-Zihigako maskaradariek. Maiatzaren 25ean Hondarribian egingo dute azken emanaldia, Hondarribia Dantzan jaialdiaren baitan. Bezperan, Jean Mixel Bedaxagarren hitzaldia izango da Hondarribian bertan.
Haatik Konpainiaren "Errimak Oinetan" ikuskizuna
Eitbkultura saioan ikusi ahal izan da emanaldiari buruzko erreportaia.
Dantza ekitaldiak Herri Urratsen
Igande honetan, maiatzaren 12an, ospatuko da Senperen ikastolen aldeko Herri Urrats jaialdia. Hainbat dantza ekitaldi aurreikusten ditu programan, hain zuzen ere, HorDantza izeneko gunean: Arbonarrak, Garaztarrak, Kemen, Andra Mari, Kauteren balet , Ortzadar eta Algara dantza taldeak.
Argazkigintza dantzan mintegia
Gorka Bravok argazkigintzako workshop bat proposatzen digu, non Dantza jaialdi, ikuskizun, entsegu eta argazkietatik lortutako ezaguerak partehartzaileekin partekatuko dituen. Ikastaro hau ondoko kontzeptuak era praktikoan lantzeko egituratuta dago:
I. Dantza Jardunaldia Donostian: Sektorearen gaur egungo erronkak
Gaur egungo krisi testuingurua dela eta, Dantzaguneatik (Gipuzkoako Foru Aldundiaren dantza sustatzeko zerbitzua) komenigarritzat jo da dantza sektoreko profesionalen topagune izango den jardunaldi bat antolatzea. Helburua eztabaidarako eta iritziak trukatzeko gune bat sortzea da, sektoreak dituen zailtasunen diagnostiko bat egiten laguntzeko, eta azken batean estrategiak eta tresnak zehazteko etorkizunari ikuspegi egoki batetik heldu ahal izateko.
Dokumentuaren akzioak