Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Betti Betelu, Lapurdiko dantza-maisua

Dokumentuaren akzioak

Betti Betelu, Lapurdiko dantza-maisua

2013/05/14 16:55

Arrangoitzen jaio zen Pierre Betelu Dagerre 1924ko maiatzaren 14an, gaur 89 urte. 22 urte zituela Miarritzera ezkondu zen, eta okin eta erropa saltzaile lanetan aritu izan zen. 1944an Oldarra taldearekin hasi zen dantza, eta 1953an Bi Harri taldea sortu zuen Miarritzen bertan. 1969an Donibane Lohizuneko Begiraleak taldearenzuzendaritza hartu zuen eta 1990. urtean hil zen arte jarraitu zuen talde horren gidari.

Begiraleak elkartearekin, eta Pierre Gil lagun zuela, galtzear ziren dantza-jauziak berreskuratzeari ekin zion Beteluk. Dantza-jauzi batzuren segidak berreskuratzean urratsik ez zuten aurkitu eta Beteluk berak osatu zituen. Dantza-jauziak irakasten lan handia egin zuen Betti Beteluk, eta Aurkenerenak dioenez, 6.000 ikasletik gora trebatu zituen. 1979an Lehen Mutxiko Eguna antolatu zuen IDBk Bidart-en eta antolaketa lanetan parte hartu zuen Beteluk. Harrez gero, urriko bigarren igandean Arrangoitzen egiten den Mutxiko Egunak eman dio segida orduko ekitaldi hari.

1974an Argia dantzari taldearekin ikasitako Lapurdiko inauteria Lapurdin berriz ere ereiten hasi ziren, loraldi ederra eskuratuz. Lapurdiko fandangoarekin egindako koreografiak ere sona handia izan du, Beteluren fandangoa bezala ezagutua dena.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.