Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Aterpean 2010: Artista egoiliarren mugaz gaindiko programa

Aterpean 2010: Artista egoiliarren mugaz gaindiko programa

Dantza Hirian 2010/02/16 11:26

Aterpean artista egoiliarren programa bat da, DANTZA HIRIAN –Mugaren Bi Aldeetako Dantza Jaialdia hiripaisaietan– ekimenak sortua. Bere helburua gaur egungo dantza-ikuskizunak sortu, ikertu eta hiri-eremuetan ezagutzera ematea da.

Gehiago irakurri

Inauteriak Lesakan Goitarrekin, jotak dantzatzen elur artean

Oier Araolaza 2010/02/15 17:31 1

Inauteri igande goiza Lesakako Goitarrekin pasa dugu, Endara eta Auzoberri auzoetan, baserriz baserri inauteria nola iristen den ikusten eta jotak dantzatzeko eredu eder batekin gozatzen.

Gehiago irakurri 1

The Place-ra sartzeko sarrera-probak martxoan egingo dituzte Bilbon

The Place-ra sartzeko sarrera-probak martxoan egingo dituzte Bilbon

Dantzan 2010/02/15 12:58

The Place Londresen dagoen dantza garaikideko eskola entzutetsua da. Dantza eskola garrantzitsu horretan sartzeko audizioak egingo dira Bilbon datorren martxoaren 14an.

Gehiago irakurri

Inauterien inguruko ikuskizuna estreinatuko du Gaztedik

Inauterien inguruko ikuskizuna estreinatuko du Gaztedik

Gaztedi Dantzari Taldea 2010/02/12 14:37

Bilboko Gaztedi Dantzari Taldeak, Euskeria Abesbatza eta Mairuek Erraldoien Konpartsarekin elkarkidetzan, bere azken ikuskizuna sortu du 2010eko Bilboko Inauterien ospakizunetarako.

Gehiago irakurri

Idahoko lehen euskal dantza taldea

Idahoko lehen euskal dantza taldea

Dantzan 2010/02/12 12:23

Idahoko Emmett herritxoan 3.000 biztanle bizi ziren, horietatik %10 euskaldunak edo euskaldunen ondorengoak. 1939an hasi ziren dantza taldea antolatzen eta 1940an egin zuten aurkezpen ofiziala.

Gehiago irakurri

Debako San Roke dantzari buruzko elkarrizketa ETB2ko Forum-en

Debako San Roke dantzari buruzko elkarrizketa ETB2ko Forum-en

Dantzan 2010/02/10 15:07

Bihar, otsailak 11, goizeko 8:00etan Debako Gure-kai dantzari taldeko Andonio Iriondo Lezea eta Aitor Gonzalez Ostolaza izango dira ETB2ko Forum saioan. Debako San Roke dantzari buruz prestatu duten DVDa izango dute hizpide.

Gehiago irakurri

Dantza sustatzeko Jaurlaritzaren 2009ko diru-laguntzak

Dantza sustatzeko Jaurlaritzaren 2009ko diru-laguntzak

Dantzan 2010/02/10 12:22

Koreografia sorkuntzarako, dantza lanen ekoizpenerako, bira artistikoetarako eta formakuntzarako 2009an eman dituen diru-laguntzen zerrenda argitaratu du Eusko Jaurlaritzak. Denera 351.000 Euro eman ditu deialdi honetan Eusko Jaurlaritzak, iaz baino 116.000 gehiago.

Gehiago irakurri

Dantzaldi irekiak Donostian

Dantzaldi irekiak Donostian

Dantzan 2010/02/09 15:49

Kaleetan kantuz ekitaldien ereduari jarraituz, hilean behin dantzaldiak egiteko ohitura zabaltzen ari da. Donostian ere antolatu da talde bat eta hileko hirugarren igandean mutxikoak egingo dituzte.

Gehiago irakurri

Inauteriak 2010: badatoz egun handiak

Inauteriak 2010: badatoz egun handiak

Dantzan 2010/02/09 12:13

Errege egunetik aurrera hainat inauteri ospatu da dagoeneko, baina multzo handiena ohiko datetan izaten da, eta horiek aurten aste honetan izango dira. Hona hemen inauterien egutegia datozen egunotarako.

Gehiago irakurri

Libertimendua Donibane Garazin

Libertimendua Donibane Garazin

Garaztarrak 2010/02/08 16:06

Ohituraz, Garaziko ihauteriak bi denboratan ospatzen ziren: lehenik Santibate, zirtzilen besta, orroitarazteko negua beti hor zela. Ondotik Libertimendia, bolanten besta, primaderaren hastapena markatzeko. Duela zonbait urte Donibane Garaziko Garaztarrak dantza taldeak ohitura xahar horier segipen bat emaiteko xedearekin lan egiten du. Libertimendua otsailaren 14an iraganen da igandez, Donibane Garazin

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak