Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Las Carrascoliendas: Trapagarango gerra aurreko inauteri herrikoia berriz kalean

Las Carrascoliendas: Trapagarango gerra aurreko inauteri herrikoia berriz kalean

Basetxe gaztetxea 2011/03/11 11:59

Lehengo inauteri zaharra molde berriz azalduko da larunbatean Trapagaranen. Lehengo ohitura zaharreko funtsari helduz, herritarrei dantza eta kantuz inauteria bizitzeko aukera herrikoi bat eman nahi dio, gaztetxetik eta Danetarako Danok dantza taldetik sortutako ekimenak.

Gehiago irakurri

Dantza Soltearen inguruko jardunaldietako hizlariak

Dantza Soltearen inguruko jardunaldietako hizlariak

Dantzan 2011/03/11 11:55

Eusko Ikaskuntzaren Folklore Sailak prest du dagoeneko Dantza Soltearen inguruko jardunaldietan parte hartuko duten hizlarien zerrenda. Euskal Herriko hainbat aditurekin batera, Katalunia, Aragoi, Extremadura, Gaztela, Galizia eta Asturias-eko ikertzaile eta folklore adituek beraien ekarpenak aurkeztuko dituzte jota, fandango, arin-arin, porru eta trikitixaren inguruan.

Gehiago irakurri

Aste santuko dantza jardunaldiak Dantzagunean

Aste santuko dantza jardunaldiak Dantzagunean

Dantzan 2011/03/10 13:41

Gipuzkoako Dantzako Profesionalen Elkarteak 2011 urteko Aste Santurako dantza jardunaldiak antolatu ditu. Apirilaren 26tik 30ra egingo dira ikastaroak Gipuzkoako Dantzagunean (Arteleku). Jorratuko diren disziplinak, dantza klasikoa, garaikidea eta jazz-dantza dira.

Gehiago irakurri

Etxepare Euskal Institutuaren aurkezpena

Dantzan 2011/03/10 13:40 6

Datorren martxoaren 15ean, arratsaldeko 19:30tan Etxepare Euskal Instituaren aurkezpena egingo da Bilboko Arriaga antzokian. Munduan euskara eta euskal kultura zabaltzeko sortutako institutuaren aurkezpenerako AT! ikuskizuna sortu da eta bertan hainbat dantzari, idazle, antzezle eta musikarik hartuko du parte.

Gehiago irakurri 6

Dantza garaikidearen VII. zirkuitua

Dantza garaikidearen VII. zirkuitua

DantzaBultzatuz 2011/03/09 13:49

Urtarrilaren 24an jarri zen abian Dantza garaikidearen VII. zirkuitoa. Euskal Autonomi Erkidegoko antzoki publikoen SAREAk antolatu du zirkuitoa, Eusko Jaurlaritzak bultzatu eta Diputazio eta Udal ezberdinen laguntza jaso du. Guztira 25 dantza konpainik hartuko dute parte (horietarik 18 bertakoak) eta 50 emanaldi baino gehiago eskainiko dituzte, abendua bitarte, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat herritan.

Gehiago irakurri

Ibarrakalduren Zuberoako Maskarada Barakaldon

Ibarrakalduren Zuberoako Maskarada Barakaldon

Ibarra-kaldu Elkartea 2011/03/08 13:03

Ibarra-kaldu kultur elkarteko dantza taldeak Zuberoako Maskarada osorik emango du larunbatean, hilak 12, Barakaldoko Beurko-Bagatza auzoan. Emanaldia eguerdiko 12:00etan hasiko da, ordu horretan abiatuko baita goizeko desfilea, kalez kale Maskaradako pertsonaiak auzkezteko eta Barrikada izeneko dantza sorta eskaintzeko. Arratsaldean izango du segida, 18:00etatik aurrera Maskarada osoa antzeztuko baita Santa Teresa plazan.

Gehiago irakurri

Mairuak eta kristauak Lesakan

Mairuak eta kristauak Lesakan

Dantzan 2011/03/08 09:00

Lesakako Mairu eta Kristauen festa azkenekoz egin zenetik 130 urte inguru igaro dira . Garai batean jaia San Juan inguruan ospatzen bazen ere, gaur egun, inauterietarako berreskuratu dute. Joan den larunbatean, 2011ko otsailaren 26an, karrikaratu ziren lehenengoz Tantirumairu dantza taldeak antolatuta "mairu eta kristauak", ohitura zahar hau, berriro ere, herrian sustraitu nahian.

Gehiago irakurri

Anhauzeko inauteria laugarren aldiz ospatu da

Anhauzeko inauteria laugarren aldiz ospatu da

Dantzan 2011/03/04 16:43 2

2008. urtean hasi ziren Anhauzen inauteri berri bat ospatzen. Laugarren urtea da hortaz inauteria kaleratu dutela Anhauzeko herritarrek. 2011ko inauteria otsailaren 25, 26 eta 27an ospatu dute. Inauteriaren bidez herri txiki bat martxan jartzen dela antzematen da Anhauzen.

Gehiago irakurri 2

Erakusketa ibilitaria Dantza Hirianen eskutik Leioan

Erakusketa ibilitaria Dantza Hirianen eskutik Leioan

Dantzan 2011/03/04 15:35

Bere bosgarren urteurrena ospatzeko, Dantza Hirian-ek bere lehen argazki-erakusketa antolatu zuen joan den irailean. Orain, martxoaren 3an hasita hilabetez egongo da Leioan erakusgai Gorka Bravoren argazkiekin osatutako erakusketa.

Gehiago irakurri

Euskal Herriko Dantzari Eguneko programa

Euskal Herriko Dantzari Eguneko programa

Dantzan 2011/03/03 10:11

2011ko maiatzaren 1a aukeratu du Euskal Dantzarien Biltzarrak aurtengo Euskal Herriko Dantzari Eguna ospatzeko. Erandion bilduko dira Euskal Herriko txoko andanatik hurbilduko diren dantzariak eta EDB buru belarri dabil denentzat egun horretako programa prestatzen.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak