Etxepare Euskal Institutuaren aurkezpena
Munduan euskara eta euskal kultura zabaltzea dira Etxepare Euskal Institutuaren egitekoak. Etxepare Euskal Institutua Eusko Jaurlaritzak sortutako erakunde publikoa da, eta 2010eko urriaren 29an ireki zituen bere ateak Donostiako Prim kaleko 7.ean. Bernat Etxepareri zor dio izena, 1545ean euskarazko lehen liburua, Linguae Vasconum Primitia, idatzi zuen idazleari. Euskaraz inoiz idatzitako lehen liburu hartan jasoa dago Etxepare Euskal Institutua definitzen duen esaldi ospetsua: “Heuscara/ Ialgi hadi mundura”.
Datorren martxoaren 15an ospatuko den aurkezpenean, hainbat idazlek, musikarik eta antzezlek hartuko du parte. Horien artean daude: Bernardo Atxaga, Arantxa Urretabizkaia, Unai Elorriaga, Uxue Alberdi, Anjel Lertxundi, Joseba Apaolaza, Kirmen Uribe, Mireia Gabilondo, Itxaro Borda, Harkaitz Cano, Mariasun Landa, Iñaki Salvador, Xabier Zeberio, Maite Arrese eta abar.
Dantzariak ere izango dira aurkezpenean. Jon Mayak koreografia zuzendari gisa aritu da eta berak ere dantzatuko duen arren, hauek dira berarekin taularatuko diren gainerako dantzariak: Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Nagore Indakoetxea, Nerea Vesga eta Urko Mitxelena.
Urtarrilaren 15an, arratsaldeko 19:30tan Bilboko Arriaga antzokira bertaratu nahi duenak, Etxepare Euskal Instituak horretarako sortu duen webgunean sartu besterik ez du.
Dantzan