Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Anhauzeko inauteria laugarren aldiz ospatu da

Dokumentuaren akzioak

Anhauzeko inauteria laugarren aldiz ospatu da

2011/03/04 16:43

Nafarroa Beherako herri txiki bat da Anhauze, Baigorriko eskualdean aurkitzen dena. Txikia izateak, ordea, ez dio euren inauteria ospatzeko indarrik kentzen eta horretan dihardute 2008 urtea geroztik. Anhauztarrak gogotsu aritzen eta saiatzen dira euren lana zabaltzen, horretarako, blog bat daukate eta. (Erantzunetan Ttirritt-ek jakinarazi digunez hemen da euskarazkoa). Urteroko lanak, abenturak, bideoak eta abar bertan biltzen dituzte.

Txerri-mozorro bat eta txerri-boda tarteko, mozorroak, joaldunak, etxez-etxeko kuestazioa, oturuntza ederrak, musika, kanta eta dantza. Denetarik izaten da Anhauzeko inauterietan.

Anhauzeko inauteria

Anhauzeko inauteria

Anhauzeko inauteria

Anhauzeko inauteria

Dokumentuaren akzioak

Ttirritt
2011/03/07 12:54

Blogaren euskarazko bertsioa ari gira egiten hemen : http://anhauzeko.blogspot.com/ Laster aurtengo irudiak bertan zintzilikatuko ditugu. Izan untsa !

user
2011/03/07 13:52

Esker mila Ttirritt! Izan untsa zu ere bai!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.