Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Aste santuko dantza jardunaldiak Dantzagunean

Dokumentuaren akzioak

Aste santuko dantza jardunaldiak Dantzagunean

2011/03/10 13:41

Apirileko azken bost egunetarako, pazko-astean bete betean gaudenerako, Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak dantza klasiko, garaikide eta jazz-dantza ikastaroak antolatu ditu. Ikastaroak mailaka eta estiloka daude antolatuta bost saio desberdinetan, apirilaren 26an hasi eta 30an bukatzeko asmotan.

Dantza klasikoko saioak Ana Gonzalezek emango ditu eta goizeko 9:00tan hasiko dira 14:00tan amaitzeko. Dantza garaikideko ikastaroak, aldiz, Myriam Agarrek. Ikastaro horiek 14:00tan hasiko dira eta 17:15tan amaitu. Azkenik, jazz-dantzako saioak Fernando Lazarok emanen ditu, 17:30tan hasiko direlarik dantzan eta 20:30tan geratu. Hiru ikastaroak aipatutako bost egunetan eskainiko dira, ordutegia egunero berdin mantenduko delarik.

Jardunaldi hauen inguruko informazio gehiago eta bertan izena eman ahal izateko argibideak hemen aurkituko dituzu:

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.