Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

Arantxa Villanueva: Las hijas de Bernarda

Arantxa Villanueva: Las hijas de Bernarda

Noiz: 2020/09/23 20:00
Non: Iruñea, Baluarte

Las hijas de Bernardak dantzaren bidez interpretatzen du, batez ere, Lorcaren testua, baina antzerkiaren eta interpretazioaren, musikaren eta ikus-entzunezko proiekzioen eta argiztapenaren bidez ere adierazten da ekintza.

Arantxa Villanueva Dantza Konpainiaren Las hijas de Bernarda aurreko bertsio baten jarraipen naturala da, egungo egoerara egokitua. Bertsio horren izenburua La Soledad de Bernarda zen. Emakumeen aurkako desberdintasunei eta indarkeriari buruzko gogoeta egiten du lanak, eta konfinamenduaren ondoren eguneratu nahi izan da; izan ere, kasu askotan areagotu egin da familia-ingurunean indarkeria jasaten duten emakumeen ahultasun-egoera. Hala, egoera horri buruzko hausnarketaren ondorioz, eszena berri bat sortu da proiektuan.

  • Koordinazio artistikoa: Arantxa Villanueva Salinas
  • Dantzariak: Maider Berasategui, Usua Purroy, Marina Etxeberria, Maider ibero, Nerea Eguillor, Atsegiñe Portu, Seltana Gil, Uxue Olazarán
  • Dramatizazioa/Aktorea: Marta Juaniz
  • Argien eta soinuaren talde teknikoa: Jorge Urrizola Sotro, Andrés Murugarren
  • Komunikazioa: Zenzerro Pamplona
  • Laguntzaileak: Adur eta Nahia Barquín

Gehiago irakurri

Kalealdia: Kukai

Kalealdia: Kukai

Noiz: 2020/09/23 21:30
Non: Bilbo, Arriagako plaza

Kirol legez / Fair play – Dantza (40 minutu). Adin guztietakoentzat. Baloiaren edota dantzarien jauziak. Urratsak eta golak. Oholtza eta soropila. Futbola eta dantza. Joko zelaia eszenatoki bihurtzen da eta eszenatokia joko zelaia da. Errespetua, ahalegina, talde lana, umiltasuna... aldagela zein kamerino bateko oinarri dira, antzoki zein estadio batekoak. Kirolean eta artean. Jokalariak euren gorputz, ahalegin, balore eta taldearen bitartez beren testuinguruarekin batzen dira komunitatearen eta identitatearen parte bilakatuz.
Kirol Legez / Fair Play ikuskizuna sei dantzarik eta DJ batek jokatzen dute, eta enparantza batean kokatutako zelai batean gertatzen da.

Gehiago irakurri

Metamorphosis Dance: Entangled Echoes

Metamorphosis Dance: Entangled Echoes

Noiz: 2020/09/24 20:00
Non: Bilbo, La Fundicion

Bikote harreman batean esaten ez diren gauza guztietan murgiltzen da Entangled Echoes pieza. Adieraziak ez izateagatik espazio arrazional eta sentimentaleko edozein txokotan indartsuago agertzen direnak.

Metamorphosis Dance proiektuaren ezaugarri nabarmenetakoa da hizkuntza koreografikoa oso fisikoaren garapena, XX. mendeko koreografo handien oinordekoa. Teknika akademikotik abiatuta, klasikoko fisikotasuna deseraikitzen du egungo elementuak txertatuta.

  • Zuzendaritza eta koreografia: Iratxe Ansa; Igor Bacovich
  • Dantzariak: Iratxe Ansa; Igor Bacovich
  • Argiztapena: Iratxe Ansa; Igor Bacovich
  • Musika: Philip Glass- Violin Concerto No. 2
  • Jantzigintza: Carmen Granell
  • Ekoizpena exekutiboa: Spectare (Marta López Caballero: Gabriel Blanco)
  • Ekoizpena: Metamorphosis Dance
  • Iraupena: 10 minutos.

 

Dantzaldia 2020ren barruan.

Gehiago irakurri

Maduixa Teatre: Mulïer

Maduixa Teatre: Mulïer

Noiz: 2020/09/24 20:30
Non: Berriz, eskolako patioa

Emakume guztiek daukate euren barruan izaki basati eta libre bat, historian zehar zibilizazio guztiak otzantzen ahalegindu diren izaera instintibo bat. Haren ziklo naturalak moldatu behar izan dira erritmo artifizialetara, besteen nahia egiteko, eta, hala, amatatzen joan dira berezko dituen sormenerako dohain instintibo eta irudikorrak. “Mulïer” ikuskizuna, kale arteen estreinaldirik onenari Moritz Fira Tàrrega saria 2016an, trikimakoen gaineko dantza, oreka, mugimendua, poesia, indarra eta emozioa da. Omenaldi bat zapalkuntzako mende luzeetan zehar beren ni basatia bizirik iraunarazteko borrokatu diren eta borrokatzen diren emakumeentzat, eta aldarrikatzen dutenak dantzatzeko eta gure gizarteko kale-plazetan libre korrika egiteko euren eskubidea.

  • Ideia, zuzendaritza artistikoa: Joan Santacreu
  • Koreografia sorkuntza: Mamen García
  • Dramaturgia: Roser de Castro
  • Musika konposaketa: Damián Sanchez
  • Antzezleak: Laia Sorribes, Lara Llávata, Melisa Usina, Esther Latorre, Ana Lola Cosin

Gehiago irakurri

Kalealdia: Organik Dantza

Kalealdia: Organik Dantza

Noiz: 2020/09/25 19:00
Non: Bilbo, Plaza Barria

Sardina freskue! – Dantza / Kaleko antzerkia (30 min). 6 urtetik gorakoentzat.

Sardina Freskue! ikuskizunean aurrera jarraitzen du konpainiak itsasoaren munduaz eta han emakumeek duten lekuaz duen interesak. Saregileen ondotik, orain Santurtziko sardina-saltzaileen txanda da. Lanbide horren ondare gisa kantu bat geratu zaigu, penintsula osoan ez ezik, haratago ere ezaguna dena. Omenaldia eskaini nahi diegu emakume haiei, haien lan estimatua eta haien ospe handia ez dadin ahaztu, eta, horretarako, sardina-urrina izango da protagonista nagusietakoa saioan zehar. Sardina Freskue! dantza-antzezpena da, umoretsua, freskoa eta urrintsua, eta publikoaren parte hartzea bilatuko da une jakin batzuetan, haiek ere, hala nahi badute, erabakimena izan dezaten antzezleek eskainiko dituzten  proposamenen gainean.

Gehiago irakurri

Altraste: Mientras llueva

Altraste: Mientras llueva

Noiz: 2020/09/25 20:30
Non: Gasteiz, Felix Petite Antzokia

Bizitza mugatua dela sentitzea, eta gertatu beharrekoa gertatzen bada ere, dena mugitzen dela sentitzea, euriak han eta hemen behatzen gaituen bitartean. Mientras llueva musika- eta dantza-pieza bat da, eta inspirazio-iturri handitzat ditu Mariana Pinedaren bizitza eta beren idealak defendatzen hil diren pertsona guztiak.

Euria egiten duen artean, bizitzak aurrera egiten du eta behatzen gaitu

Handitasun horretan izaki mugatuak ara gu 

Egunen batean desagertuko direnak…

Eta, orduan, une horretan hain justu, gure idealen arrastoa baino ez da geratuko

Gure ekintzen isla euriak botatako ur tanta bakoitzean

  • Zuzendaritza eta interpretea: Zuriñe Benavente
  • Soinu-sorkuntza eta interpretea: Ignacio Monterrubio
  • Eszenografia diseinua: Kike Blanco

Gehiago irakurri

Kalealdia: Maduixa Cia

Kalealdia: Maduixa Cia

Noiz: 2020/09/25 22:00
Non: Bilbo, Arriagako plaza

Mulïer – Dantza (40 min). Adin guztietakoentzat.

Mulïer ikuskizunak sari asko jaso ditu: kale arteen estreinaldirik onenari Moritz Fira Tàrrega saria 2016an, 2017ko Umore Azokako ikuskizun onenaren saria eta musika-konposizio onenaren eta kaleko ikuskizun
onenaren 2017ko Max sariak. Antzezlan hau trikimakoen gaineko dantza, oreka, mugimendua, poesia, indarra eta emozioa da. Omenaldi bat zapalkuntzako mende luzeetan zehar beren ni basatia bizirik iraunarazteko borrokatu diren eta borrokatzen diren emakumeentzat, eta aldarrikatzen dutenak dantzatzeko eta gure gizarteko kale-plazetan euren eskubidea libre korrika egiteko.

Gehiago irakurri

Kalealdia: Deabru Beltzak

Kalealdia: Deabru Beltzak

Noiz: 2020/09/26 11:30
Non: Bilbo, Areatza

Diberti-dantza – Musika (60 min). Adin guztietakoentzat.

Jendea aspertuta jota herriko plazan? Gurasoek mugikorra eta edaria eusten nahikoa lan dutela? Diberti-dantza zure plazara dator egoera honi buelta emateko. Musikaz, jolasez ea dantzaz osatutako formula berezi batekin herriko plaza hankaz gora jarriko du. Dibertidantzari esker helduek eta haurrek gozatu egingo dute ikuskizun honekin.

Gehiago irakurri

Kalealdia: Claire Ducreux & Toni Mira

Kalealdia: Claire Ducreux & Toni Mira

Noiz: 2020/09/26 18:00
Non: Bilbo, Arriaga antzokiaren alboan

Avec le temps – Dantza / Antzerki bisuala (30 min). Adin guztietakoentzat.

Duela gutxi itsua da neska. Ahal duen bezala, berarekin dago mutila. Samurtasuna, konfiantza eta umorea, berak ikusten ez duen eta biek ikusten ikasi behar duten mundu honetan aurrera egiten ikasteko. Denbora errutinen eta oroitzapenen artean igarotzen da, tristuraren eta alaitasunaren artean dantzatuz. Bakarlari bat bikote bihurtua, itsu-itsuan egin beharreko bidaia hau edo gidatzen eta babesten duen konplizeari, eta aldi berean tekniko, lagun eta aingeru den bati esker.

Bi emanaldi: 18:00etan eta 20:00etan.

Gehiago irakurri

Kalealdia: Deabru Beltzak

Kalealdia: Deabru Beltzak

Noiz: 2020/09/27 12:30
Non: Bilbo, Arriaga antzokiaren alboan

Diberti-dantza – Musika (60 min). Adin guztietakoentzat.

Jendea aspertuta jota herriko plazan? Gurasoek mugikorra eta edaria eusten nahikoa lan dutela? Diberti-dantza zure plazara dator egoera honi buelta emateko. Musikaz, jolasez ea dantzaz osatutako formula berezi batekin herriko plaza hankaz gora jarriko du. Dibertidantzari esker helduek eta haurrek gozatu egingo dute ikuskizun honekin.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

Maiatza 2019 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031
Ekaina 2019 »
Ekaina
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
Uztaila 2019 »
Uztaila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031