Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HARITZ EDT XIII. Errosarioko Amaren ezpata-dantza

Dokumentuaren akzioak

XIII. Errosarioko Amaren ezpata-dantza

2022/10/09 19:35
XIII. Errosarioko Amaren ezpata-dantza

Errosarioko Amaren Ezpata-Dantza. 2022-10-02. Alex Berasategi.

Urriaren 2an, igandean, Errosarioko Amaren ezpata-dantza dantzatu genuen XIII. aldiz. Eguraldi ederra egin zuen eta gozatu egin genuen, hona egunaren laburpen bat:

Bi urteko geldialdiaren ostean, goizean goiz hasi ginen prestaketa lanak egiten. Ezpata txikien soinu hotsa, lehen aldiz dantzatu behar zutenen urduritasuna, azkenengo momentura arte jantzi gabe egoten direnen patxada... denak normaltasun kutsu bat hartu zuen. 10:45ean talde osoa udaletxeko arkupeetan elkartu zen dantzarako prest. Lehen geldialdia San Bartolome parrokian egin ohi dugu, aurten berritasun batekin. Urte luzez Elgoibarko parroko izan den Don Benantziok merezitako erretiroa hartu eta abade berriari lekua utzi zion.

Errosario Amaren Ezpata-Dantza (2). 2022-10-02

Eliza barruko lanak burutu ostean, kalejirari ekin genion eliza atarian hasiz. Bigarren geldialdia Kalebarren plazan egin genuen Altzolatarren Dorretxearen parean dantza eginez. Ondoren, kalejiran jarraitu genuen Errosario kaleraino, Errosarioko Amaren irudipean dantza eginez. Gainera, aurten Errosarioko Amarenpean dagoen paretean hormairudi zoragarria marraztu zuen Udane Juaristi Azkoitiarrak eta berezia izan zen geldialdi hau. Azken geldialdia Kalegoen plazan egin genuen XIII. Ezpata-dantzari amaiera emanez. Errosarioko kofradiako liburuan idatzi genuen gisan: "13 zenbakixak zorte txarra ekartzen dabala esan ohi da, baina aurten behintzat ez da superstiziua bete. Aurtenguan ere talde politxa ibili gera dantzan, eta eualdixa ere izan dogu lagun. Zer gehixo eskatu geinke? ".

Errosario Amaren Ezpata-Dantza (3). 2022-10-02

Ezpata-dantzaren ostean merezitako dutxa hartu eta kofradiakide guztiok bazkaltzera joan ginen. Aurten, Errosarioko Amaren Ezpata-dantzan 10 urtez parte-hartu duten kofradiakideei merezitako domina banatu genien. "Hainbeste kostatako dantziari hazten lagundu diozue, eta detaile txiki honekin eskertu nahi dogu urte hauetan guztietan gaurko egunian ezpatak kaleratu izana. Ia hemendik aurrera ere elkarrekin dantzan segitzen doun eta beste hainbeste dantzari iristen dian 10eko zenbaki borobil hortara, señale ona izango da ta".

Errosario Amaren Ezpata-Dantza (4). 2022-10-02

"Bi urteko geldialdixan ostian, aurten berriz gure kale, plaza, oholtzak dantza eta musikaz bete ditxugun honetan, kulturan udaberrixak, kulturan loraldixak ez dezala etenik izan. Eta nola ez, gure dantza-taldiak beste hainbeste urte (eta gehixao) dantzan bizitzen eta dantzia bizitzen segi dezala".

Datorren urtera arte!

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

HARITZ EDT

HARITZ EDT

Haritz Euskal Dantzari Taldea

ELGOIBAR | 1973

Posta Kutxa: 183

20870 Elgoibar

Kontaktua:

Tfnoa: +34 686 63 31 78

Email: haritzdantza@gmail.com

Instagram: @haritzedt