Zaldikoen dantzak izanen dira 2017ko Ezpalak jaialdiaren protagonista

2017/05/15
Zaldikoen dantzak izanen dira 2017ko Ezpalak jaialdiaren protagonista

Zaldi eta gizakiaren artean osatzen den izakiari ”artean” horrek zernahi adierazten duela ere zaldiko deritzo Nafarroan. Zuberoan zamaltzain gisa ezagutzen da. Bi probintzia horien artean zamari eta zamalgo ere izendatzen dute. Pirineoan zehar, Mediterraneo inguruan eta Himalayako lurraldeetaraino hedatzen da zaldikoa, eta toki bakoitzean bere izen propioa eta errealismo maila desberdinak ezagutzen ditu, karikaturatik ekin eta izakiaren errepresentaziorik naturalisteneraino iritsita. Antzinako Greziako zentauro basati, ardozale eta lizuna ahaztu gabe.

Zaldikoa maskaradetako eta ezkontzekin erlazionatutako izaki mitologiko eta dantzaria da kultura askotan. Beste batzuetan hainbat segizio motari jai giroko nahiz erlijioarekin lotutakoei, edota ezpata-dantzei, esaterako laguntzen die. Eta Mediterraneoan borroka-dantza genero bat osatzerainoko protagonismoa lortu du. Funtzio horiek guztietako adibideak ikusiko ditugu aurtengo Ezpalak jaialdian, Iruñeko eta Eibarko kale eta plazetan, maiatzaren 27an eta 28an.