Dokumentuaren akzioak
Mahatsa heldu da, Ramon
Ramon Eraña, Eibarren, Ezpalak jaialdian, txino-dantzariekin kalejiran, 2013-05-26. Argazkia: Felipe Loiola - Dantzan CC BY-SA
Telefonoz egin genuen hasierako harremana. Pentsatzen nago zeure telefono zenbakia zeinek emango zigun, bai, hori txino-dantziori Ramon Erañak eruango jok; konsegiduko deuat telefonua. Handik gutxira ginen: Ramon, Ezpalak jaialditik deitzen dizugu...
Guk ez genuen sakoneko tratamodua ehundu Ramonekin, baina lotu genuen hartan gizon serioa, konprometitua eta gozoa iruditu zitzaigun. Beste aparteko premia barik, Eibarrera hurbildu zitzaigun txino-dantzari buruz berak zer zekien azaltzera; segurua zenbatekoa zen, eta zer zen balizkoa. Gustu handiz entzun genion, handiuste gabeko hizlariari. Ramon, eta egun baten etorriko ziñake geure ensaiora dantzia erakustera? Eta hantxe iluntze baten, txistua aldean, Kezka-koon txin-txin, txin-txin irakasle. Zierto dakit: dantzari eta dantza-bizimoduan oso momento gutxi dira horren beteak, ezen jubilatutako gizonezko batek –nahiz eta Ramon bezain sasoiko egon- berak sentitutako dantza edo tradizio bat irakastearekin batera, eta irakaste hutsa gailenduta, babesten eta mimatzen egokitu izan zaigunean baino.
Ez dakit aurretiko horietako baten, ala jaialdi egunean bertan, Ramonek txino-dantzaren argazki polit bat ekarri zigun oroigarritzat. Horman daukagu dotore asko. Eta poztasuna edo eskerrak adierazten zituela zirudien. Eskerrik asko zeuri, Ramon. Zeu zara hurkoari emanda, erabat inoiz ez doazenen beste adibide bat. Orain, mahatsa heltzeko dagoen honetan, libre izan zaitez; eta inoiz atseden gugan hartu nahi bazenu, guk, badaezpada, sekula ez zaitugu ahaztutzen.
*Ramon Eraña Gallastegi irailaren 21ean hil da Aretxabaletan, 65 urterekin. Loramendi dantza taldearen sortzailea, Aretxabaletako txino-dantza berreskuratzen parte hartu zuen eta gaurdaino iraun izanaren erantzuleetako bat izan da. 2013ko Ezpalak jaialdian bere eskutik izan genuen Txino-dantzaz gozatzeko aukera.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Ezpalak jaialdia
Duguna eta Kezka dantza taldeek antolatuta, 2018ko maiatzaren 26an eta 27an burutuko da Ezpalak Dantza Tradizionalaren Nazioarteko Jaialdia Iruñean eta Eibarren.
Orain arteko Ezpalak
2006 Ezpata-dantzak
2007 Makila-dantzak
2008 Arku-dantzak
2009 Karaktere-dantzak
2010 Dantza-jauziak
2011 Bikoteko dantza soltea
2012 Zinta-dantzak
2013 Sorgin-dantza eta bere ezpalak
2014 Ttun-ttuneroak dantzari begira
2015 Soka-dantzak
2016 Ezpata-dantzak
2017 Zaldikoak dantzan
2018 Giza-dorreak
Jasotako azken erantzunak
- Ezpalak jaialdia on Ezpalak 2017ko Afitxa 2017/05/09
- Ion Lizarazu on Ezpalak 2017ko Afitxa 2017/05/09
- Kezka dantza taldea on Ezpalak 2014, Eibarko jaialdia 2014/06/02
- Patxi Montero on Ezpalak 2014, Eibarko jaialdia 2014/06/02
-
axeri on Kezka dantza taldea – Eibar (Gipuzkoa)
axeri2009/05/06
-
Urki on Kezka dantza taldea – Eibar (Gipuzkoa)
Urki2009/05/06
-
on Jo makilak, dantzatu oinak!
-
Kezka - Duguna on Egitaraua
Kezka - Duguna2007/05/10
-
matx on Egitaraua
matx2007/05/10