Luzaide: Pazko igandeko dantzak

2010/05/10

Administratiboki Nafarroa Garaian lekutua egonagatik ere Nafarroa Behereko dantza
tradizioaren baitan koka ditzakegu Luzaiden egiten dituzten dantzak.
Inauteri garaiko dantzak duela zenbait hamarkada, Pazko igandez
dantzatzen dituzte egun. Bertako errepertorioaren baitan dantza-jauziak
dira ezinbesteko erreferentzia. Hegi, Ostalerrak, Marianak,
Azkaindarrak, Muxikoak... egiten ohi dituzte haien emanaldietan.

1929. urtean Faustin Bentaberry-k Bartzelonako Nazioarteko
Erakusketan aurkezteko Sorginak eta Euskaldunak izeneko dantzak sortu
zituen. Kanpoko eszenatoki batera begira sortu zituen dantza horiek,
jauzien urratsetan oinarrituta, baina,
ondoren Luzaide eta Nafarroa Behereko inauterietan, kabalkadetan eta
ospakizunetan txertatu ziren, eta gaur egun tradiziozko dantzatzat
ditugu.

Beraz, dantza horiek eta beste zenbaitzuk erakutsiko
dizkigute Luzaidarrek Ezpalak jaialdian: Euskaldunak, Sorginak, Hegi,
Makilari, eta bigarren eta laugarren Kontra-dantzak.