Loramendi Dantza Taldea – Aretxabaleta (Gipuzkoa)

2013/04/15

Aretxabaletan, inguruko beste herri batzuetan egiten zen antzera, festa berezi eta propio bat antolatzen zen antzina karnabaletan: bertako txinodantza. Badirudi 1934. urterarte ospatu zela. Gizonezkoek egiten zuten, eta dantzan aritzeko, emakumeen ehunezko azpikogona edo “kamixa” zuri luzea janzten zuten dantzariek, buruan kapela zahar bat eta lehenagoko oinetakoak (abarkak, abarketak...) eta galtzerdiak. Horretaz gain, aurpegia beltzitu egiten zuten ikatzez. Iladan jarri eta herrian zehar ibiltzen ziren kantuan, behetik goraino, txistularien laguntzaz. Urteak pasata, 1975ean, berreskuratu egin zen ohitura. Doinua eta jantziak mantendu egin ziren, eta abestia, euskaratu. 10-12 lagunek osatzen dute tradiziozko dantza hau: lehenago Santa Ageda eskean ibilitako  mutilek egin ohi zuten, baina 1998tik aurrera neskak ere ateratzen dira inauterietako igandeko eguerdi aldera.