Haritz Euskal Dantzari taldea

2007/05/09

Gipuzkoako dantzen alorrean nahitaezko erreferentzia da Elgoibarren 1973. urtean sortu zen Haritz dantzari taldea.

Juan Inazio Iztuetak 1824an idatziz jarri zituen Gipuzkoako dantzak egiteko hainbat argibide, eta soka hori ez da eten gaurdaino. Gipuzkoako brokel-dantzaren zikloa hainbat dantzak osatzen dute: erreberentzia, belauntxingoa, zinta-dantza, makila handien dantza e.a. Horien artean makila txikiekin egiten dena ere badago, eta horixe eskainiko du Haritz Dantzari Taldeak. Gipuzkoako dantza tradizioaren oinarri koreografikoak eta makila-dantzen osagai komunak biltzen dira Gipuzkoako makila txikien dantza honetan.

Donostiako Argia eta Goizaldi dantza taldeengandik jaso du Haritz Dantzari Taldeak Gipuzkoako dantzak egiteko ezagutza. 2006an gipuzkoa dantzak.com webgunea prestau zuen Portugaleteko Elai-Alai dantza taldearekin batera, eta bertan aurki daitezke Gipuzkoako dantzak ezagutzeko argibide, argazki eta bideoak.

Nazioarteko Makila-dantzen jaialdian parte hartuko du:

  • Maiatzaren 19an Eibarren