Gasteizko Indarra dantza taldea

2007/05/09

Villabuenako Pájara pinta makila-dantza, batetik, eta Errementari-dantza, eta Pipaongo makila-dantza, bestetik, dantzatuko ditu Gasteizko Indarra dantza taldeak.

1981. urtean berreskuratu zituzten Pipaongo bizilagunek bertako makila-dantzak, eta urtean bitan dantzatzen dituzte: abuztuaren 16an, San Roke egunean, eta irailaren 14an, Gurutze Santuaren Gorespen egunean. Azken egun horretan bost dantza dantzatzen dituzte eta horietatik hiru makila-dantzak dira: Errementari-dantza, Arriba makila-dantza eta Tanparrantan.

Garai batean Arabako Villabuenan hainbat makila-dantza egiten zen. Gaur egun haietako zortzi koreografia soilik ezagutzen dira, Txirinbil eta Oldarki taldeek berreskuratutakoak, 1950 hamarkadan. Herrira etortzen ziren izen handiko bisitariei harrera egiteko dantzatzen ziren dantzok.

Nazioarteko Makila-dantzen jaialdian parte hartuko du:

  • Maiatzaren 20an Eibarren