Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ezpalak jaialdia Ezpalak 2015, Iruñeko jaialdiaren kronika

Dokumentuaren akzioak

Ezpalak 2015, Iruñeko jaialdiaren kronika

2015/12/18 10:20

Soka-dantza karga sinboliko handiko dantza generoa dugu. Dantzariak batzuk besteei eskuetatik helduta kate bakarra osatzen dute, hortik erator daitezkeen interpretazio eta metafora posible guztiekin. Hori gure larruetan frogatu ahal izan genuen aurtengo maiatzaren 31an (aurten igande goizarekin), soka-dantzei eskainitako Iruñeko Ezpalak jaialdian.

Duguna dantza taldeko txikiek eta beren irakasleek tiro egin zuten lehenik. San Fermin Aldapakoaren egunean iruindarrek dantzatu ohi duten soka-dantza kantatua plazaratu zuten 70 bat dantzarik. Ondoren, San Juan bezperan Dugunako neskek ateratzen duten soka-dantzaren tenorea heldu zen. Belauntxingo, Axeri-dantza, zubi eta enparauen ondotik, mutilak plazara sartu eta inguru-handi eta inguru-txiki dantzatu zuten guztiek batean.

IMG-20150723-WA0008

DSCN4602

Iruñeko neskek, Bizkaiko Garai herriko neskei pasa zieten lekukoa. XX. mende osoan etenik gabe iraun duen emakumezkoen soka-dantza bakanetakoa izanki, merezi duten ohorearekin egin zieten ikusleek harrera garaitar neskei (Iruñea-aldeko aurpegi ezagunen bat ere antzeman genuen sokan, gordeka) . Kalez jantzita, aurreskuaren eta atzeskuaren txapela gorria apaingarri bakar, haien dohainak erakutsi zituzten erregeletan eta baita banango-zaharra dantzatzen. Plazer hutsa.

P1050546

P1050553

Garaitik, Euskal Herritik atera gabe, Lapurdira, Lekornera hain zuzen. Bertako Urtsuko Xoriak taldekoek 2014ko Toberetarako hainbat dantza sortu zituzten eta Ezpalak jaialdira horiek ekarri zituzten, soka-dantza barne. Juana Etchegoinen xirulariekin batera Dugunako musikariak aritu ziren Lekornetarren dantzei musika jarriz. Soka-dantzaz gain, gabota eta skotixa ere dantzatu zituzten lapurtarrek.

P5310352

P5310400

Ezpalak nazioarteko jaialdia da eta aurten deitura horri Turkiatik heldutako Cinar Elkarteari esker eutsi ahal izan genion. Haiek izan dira Ezpalak jaialdian parte hartu duten lehen dantzari asiarrak. Mustafa Çakar aspaldiko lagunari esker Ankaratik heldu zitzaizkigun 6 neska dantzari. Anatolia hego-ekialdeko Halay dantzak erakutsi zizkiguten eta derragun hain urrutitik etorrita eta ekarri ziguten ikutu exotikoari esker bederen, merezi izan zituztela ikusleen txaloak.

P5310409

P1050563

Euskal Herrira itzulirik, harribitxi batek eman zion bukaera Iruñeko 2015eko Ezpalak jaialdiari. Añorgatik heldu ziren Otamenditarrak: Lierni, Jokin eta Gari, Beterriko soka-dantza erakustera. Lierni aritu zen txistuan eta Gari eta Jokin aurresku eta atzesku, oilar deman. Dugunako hainbat dantzarik osatu zuten soka eta Liernik ere Dugunako txistularien laguntza izan zuen, musikan. Soka-dantzak kohesiorako indarra badu, momentu honetan islatu zen berau Iruñeko Burgoen plazan. Eztikerietan erori gabe, esan dezagun bai dantzariek eta baita ikusleek ere nabaritu zutela "zerbait berezi" hori.

P1050567

P5310442

"Zerbait berezi"aren sentsazio goxo horrekin bukatu zen 2015eko Iruñeko Ezpalak jaialdia. Gehiago eskatzerik ba al dago?

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ezpalak jaialdia

Ezpalak jaialdia

Duguna eta Kezka dantza taldeek antolatuta, 2018ko maiatzaren 26an eta 27an burutuko da Ezpalak Dantza Tradizionalaren Nazioarteko Jaialdia Iruñean eta Eibarren.

Ezpalak2018-txiki

Orain arteko Ezpalak

2006 Ezpata-dantzak
2007 Makila-dantzak
2008 Arku-dantzak
2009 Karaktere-dantzak
2010 Dantza-jauziak
2011 Bikoteko dantza soltea
2012 Zinta-dantzak
2013 Sorgin-dantza eta bere ezpalak
2014 Ttun-ttuneroak dantzari begira
2015 Soka-dantzak
2016 Ezpata-dantzak
2017 Zaldikoak dantzan
2018 Giza-dorreak